Oharra | «Alfreedo» -Hala Bedi Irratia-
Mezu berri bat iritsi da Hala Bediko mugikorrera. «Larunbatean Gasteizko mobilizaziora joango naiz. Argazkiak, bideoak… behar badituzue, esan lasai». «Sare sozialetan kanpaina berri bat jarriko dugu martxan Alfredo. Laguntzerik bai?». Hala Bedi Irratiak beti jaso du Alfredo Remirezen -@erreharria- partetik erantzun berdina: prestutasuna, laguntzeko gogoak eta Herri Mugimenduan bere aletxoa jartzeko bihotz handia.
Orain, aldiz, urtebetez espetxeratu nahi dute Alfredo. Zergatia sinplea da, eta ez dugu beste bat aurkitzen: adierazpen askatasuna jarri dute jomugan. Dispertsioa salatzea, sare sozialak salaketarako eta umorerako baliatzea… Horregatik espetxeratu nahi dute Alfredo Remirez: elkartasuna bera da espetxeratu nahi dutena.
«Free» nahi dugu Alfredo. Hala Bedi Irratiak 35 urte laster beteko dituenean, urteurrenean gurekin nahi dugu; hau ez da berdina izango zu ez bazaude. Adierazpen asktasunaren aurkako erasoak lehen pertsonan sufritu dituen proiektu komunikatibo honetatik, Alfredo Remirez ez espetxeratzea eskatzen dugu, bere senide, lagun eta hurbileko guztiei elkartasuna adieraztearekin batera.
Hala Bedi Irratia, 2017ko urriaren 9an
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!