Öcalanen aldeko Nazioarteko Martxa Luzea: erdibideko kronika
Öcalanen aldeko Martxa Luzea 5. egunera iritsi da. Luxenburgon hasi eta Frantzia iparraldeko hainbat herri igaro ondoren Saint Avold herrira iritsi da. Öcalan eta preso politiko kurduen askatasuna eskatuz eta Kurdistanen auziari konponbide politiko bat aldarrikatuz igaro ditugu martxaren lehen egunak. Kide internazionalista eta kurdu gehiago batzen joan dira egunak igaro ahala, eta martxa hedadura handiagoa hartzen hasi da. Estrasburgora iritsi orduko dagoeneko hasi diren beste hainbat martxekin batu eta milaka izango gara herri kurduaren aldeko mobilizazio eta jaialdi erraldoiean parte hartuko dugunak.
Martxa guztian zehar komunikabide kurduek ez dute atsedenik hartzen. Uneoro Alemania, Frantzia, Portugal, Andaluzia, Italia, Bretainia, Madril, Herrialde Katalanak zein Euskal Herriko kide ezberdinei elkarrizketa eta erreportaiak egiten dabiltza telebista kurduetan zuzenean emititzeko, eta zabalpen lan handia egiten ari dira. Sterk TV eta Çira TV (telebista yazidia) dira telebista kanal nagusienak. Preso politiko kurduen eta haiekin elkartasunean euskal preso politikoen aipamenak ere uneoro izaten dira komunikabideen aldetik.
Preso politikoez gain, emakumeen borrokak ere tarte handia hartzen du komunikabideetan. Emakumeak gero eta presentzia handiagoa hartzen ari dira egunak igaro ahala. Martxaren burua egunero emakumez osatua izaten ari da, eta emakume kurduen antolakundeen ikurrak areagotzen ari dira. Honetaz gain, gero eta emakume gehiago ari dira martxara batzen. Martxan zehar oihukatzen diren aldarrikapen asko emakumeen erresistentzia eta borrokaren ingurukoak izaten dira, esaterako “jin, jian, azadi” / “la fem, la vie, la liberté» (emakumea, bizitza, askatasuna)
Egun hauetan igarotako hainbat herritan harrera bereziak izan ditu martxak. Esaterako Frantziako Metz herrian Frantziako Alderdi Sozialistako alkatearen babesa jaso zuen martxak.Herritar kurduak ere harrera beroak egin dizikigute bidean zehar. Frantziako Alderdi Komunistak ere harrera egin zigun , herri kurduari eta bere askapen borrokari elkartasuna helaraziz Metz-Burny herrian.
Martxaz gain, arratsaldetan ailegatzen garen herrietan hainbat formakuntza saio jaso ditugu:
“Egiaren erregimena” izan zen lehenengoa, bertan, Öcalanek proposatutako oinarri filosofikoak azaldu zizkiguten. “Rojava»ren inguruko hitzaldia ere jaso genuen Frantziako Rojavako ordezkariaren eskutik, beste hainbaten artean. Azkena “Jineoloji»ren ingurukoa izan da. Europako Jineoloji Komiteko kide batek emakumeen zientziaren oinarriak eta Rojavan orain arte egindako lanaren inguruko informazioa helarazi digu.
Kultura, gastronomia eta hizkuntza kurdua (kurmanji) ere gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Gau batzuk familia kurdu welatparêz-en (abertzale kurduak) etxeetan igaro ditugu, eta harrera ezinhobea egin digute martxan parte hartzen ari garen kide guztioi. Atseden tarteetan kurduen dantza tradizionalak ikasteko eta praktikatzeko tartea izan dugu, eta kurmanji hizkuntzan ere hainbat hitz ikasteko aukera izan dugu.
Azken egunetan eguraldia ez dugu gure alde izan, euria, haizea eta hotza izan baititugu bidelagun. Egunetako ibilbide luzeak ere oinetan nabaritzen hasi dira, baina martxaren kausak garamatza aurrera eta indartsu jarraitzen dugu Estrasburgora aldarrikapen guztiak eraman ahal izateko. Herri kurdua ez dago bakarrik eta hori azpimarratzeko martxak Otsailaren 11ra arte jarraituko du, mobilizazio erraldoiean denak elkartu eta Öcalanen askatasuna eta herri kurdurentzat konponbide politiko bat exigituko ditugu, gure babes eta elkartasuna helaraziz.
* Erlaizonatutako beste artikulu bat: «Ocalanen aldeko martxa luzea; Luxenburgotik sarrera txiki bat»
http://halabedi.eus/2017/02/02/ocalanen-aldeko-martxa-luzea-luxenburgotik-sarrera-txiki-bat/
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!