Indarkeria ezberdinetako biktimak elkartuko dira otsailaren 24an Gasteizen
Otsailaren 24an, 10:00etatik aurrera, indarkeria ezberdinetako biktimek euren esperientziak elkarbanatuko dituzte Europa Jauregian, Gasteizen. Izan ere, V. Foro Soziala antolatu aurretik, biktimen aferari egin nahi dio aurre Foro Sozialak eta Gasteizkoa izango da horretarako hitzordu nagusietako bat.
Jardunaldi hauek «Hitzordua. Entzunaz bizikidetza eraiki» izena izango dute, «hilabeteetako isilpeko lanaren emaitza». Biktima ezberdinak bilduz, adiskidetza soziala bultzatu nahi dute, esperientzia ezberdinak elkarbanatuz.
Parte hartuko duten pertsonen artean Maite Berrocal, Pepe Moulia, Candi Gómez, Encarni Blanco, Blanca Roncal eta Rafa Isasi egongo dira. Gainera, Iralandako bake prozesuan parte hartu duen Alan McBride eta Conciliation Resouceeko kidea den Kristian Herbolzheimerrek ere hartuko dute parte jardunaldietan.
«Gatazkaren konponbide integrala, bizikidetza, biktimen errekonozimendua eta erreparazioa etengabe landu beharreko ezinbesteko elementuak dira», adierazi zuten aurkezpenean.
Jardunaldietan parte hartzeko beharrezkoa izango da inskripzioak.forosoziala@gmail.com emailera izen eta abizenak bidaltzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!