Nobedade ezberdinak egongo dira Askapenak 2019.urterako antolatutako brigadetan
Palestina, Mexiko, Bolivia, Sardinia, Grezia… Eta aurten, nobedade gisa, udaberrian ere brigadak antolatuko ditu erakunde internazionalistak. Brigadista ohiek hitzaldiak emango dituzte otsailean zehar Araban.
Beste urte batez, munduko hainbat txokotara brigadak antolatu ditu Askapenak. «Brigadak joan-etorriko elkartasun internazionalista gure herriko borroka ezberdinetan txertatzeko tresna eraginkorrenetako bat dira», azaldu du erakunde internazionalistak.
Aurreko urtean «Euskal Herri aske bat internazionalismotik» eraikitzea ezinbesteko zela azpimarratu zuten; aurten, hori egiteko tresna brigadak direla aldarrikatu nahi dute. «Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialean internazionalismoak duen garrantziaz jabe, borroka honetan gure ekarpena egiteko bitarteko baliagarriak ditugu brigadak».
Askapenakoen hitzean, «jakitun gara gainerako herriei egin diezaekegun ekarpen iraultzailerik handiena gure herriaren askatasuna eskuratzea dugula. Eta zerumugan norabide hori dugula garatzen dugu gure praktika internazionalista: joan-etorrikoa, herritik herrira, berdintasunean oinarritua«.
Aurten, baina, berrikuntza garrantzitsu batekin dator erakunde internazionalista: udaberriko brigadak. Hain zuzen ere, Paris eta Herrialde Katalanetara egingo dituzte udaberriko brigada hauek, apirilaren amaieran.
Brasil, Palestina, Herrialde Katalanak, Sardinia…
Aurreko urteetan Askapenatik egindako analisiari segida emanez, aurten ere brigadak hiru eremu geografikoetan kokatu dituzte: Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Europa.
- Herri langileen erresistentzia borrokak zein prozesu iraultzaileen nolakotasunak ezagutuko dituzte Latinoamerikako brigadetan: Argentina-Uruguai, Brasil, Venezuela, Mexiko eta Bolivian.
- Ekialde Hurbileko brigadei dagokionean Palestinan zein Libanon inperialismoaren aurkako herri erresistentziak, askapen borrokak, okupazio militarra edota errefuxiatuen egoera ezagutuko dituzte.
- Azkenik, Europan, Grezia eta Sardiniara joateko aukera egongo da, periferiako herriek bizi duten egoera lantzeko, ezkerreko mugimenduen errealitate eta borrokak zein nazio zapalduen askapen prozesuak ezagutzearekin batera. Paris eta Herrialde Katalanetako brigadak udaberrian izango dira.
Otsailean zehar, brigadista ohiek aurtengo brigadak aurkeztuko dituzte, esperientzia ezberdinetan bildutakoak jasoz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!