Neska* gazte eta ikasleak, Greba Feministara hezkuntza-sistema aldatzeko
Neska* gazte eta ikasleak ere Martxoaren 8ko Greba Feministara deituta daude. Neurri zehatzak eskatuko dituzte hezkuntza-sistema errotik aldatzeko. Horretarako, ikasleek eta irakasleek grebara eta greba deialdiei begira erabili dezaketen materiala jarri du eskuragai Mugimendu Feministak.
Ostiraleko Greba Feministarako egun gutxi falta direnean, ikasleen eta neska* gazteen arloari erreparatu nahi diogu gaurkoan. Izan ere, haiek ere grebarako ardatz nagusietako bat dira.
Datuak sexuen arabera aztertzerako orduan, 25 eta 34 urte arteko datuak hartuta, emakumeen soldatak gizonezkoenak baino %29 txikiagoak dira Nafarroan eta %24 Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian bataz beste.
Mugimendu Feinistaren esanetan, gazte kopuru oso handi batek kontraturik gabe lan egiten du tabernetan, klase partikularretan, dendetan edota zaintza lanetan.
Greban ere, hezkuntza-sistema errotik aldatzeko eskaera lehen planoan egongo da. Grebaren deitzaileen esanetan hezkuntza sistema bera ere, «sistema kapitalista eta patriarkalaren birprodukziorako mekanismo» bezala baliatzen da.
Hori justifikatzeko, bi arrazoi nagusi dituzte: «Hezkuntza sistema gizonentzat sortutako instituzioa da eta kurrikulumak, edukiak edo metodologiak patriarkalak dira». Zentzu honetan, hau testuliburu edo klaseetan agerian geratzeaz gain, ezkutuko kurrikulumean ere islatzen dela salatzen dute.
Sei eskaera nagusi hezkuntza-sistema aldatzeko
Sei dira ikasleen eta gazteen eskaera nagusiak:
- Hezkuntza sistema hezkidetzailea: bere banakotasunean, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza.
- Ikastetxeetan generoen arabera bereizitako espazioen deuseztatzea: komunak, aldagelak, patioa…
- Testuliburuen moldaketa: hizkuntza, iruditegia, erreferentziak…
- Metodologia hezkidetzailea, ikasleak erdigunean jarriz.
- Ikastetxeetan ematen diren jarrera matxista eta sexisten aurrean neurriak hartzea: protokoloak eraiki, autodefentsa feminista ikastaroak…
- Hezkuntza eremuan murrizketa gehiagorik ez: «Sozialki berdintasunezkoa eta kalitatezkoa den hezkuntza nahi dugu, interes pribatu edota erlijiosoen mende egongo ez dena»
Ikasleek edota irakasleek erabili dezaketen materiala, eskuragai
Datozen egunetan, ikastetxe edo institutu ezberdinetan greba deialdia egingo dute ikasleek edota irakasleek. Horretaraoko, Mugimendu Feministak hasieratik argi utzi zuen bezala, soilik Greba Feministarako prest dagoen materiala erabiltzenaeskatzen dute.
Hau da, gainontzeko sindikatuak eta bestelako eragileak Mugimendu Feministaren planteamenduetara batzea eskatzen dute.
Ikastetxeetan erabili ahal izateko hainbat material bildu ditu Mugimendu Feministak
- Hemen eskuratu dezakezu ikasleen eskuorria.
- Hemen eskuratu dezakezu ikasleen dossierra.
- Hemen eskuratu dezakezu ikasle mutilen paperaren eskuorria.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!