Nerea Martinez (Memoria Osoa): «Giza eskubideen urraketen arteko diskriminazioaren kontra egin behar dugu»
Terrorismoaren Biktimen Memorialak duen ikuspegiaren aurka antolatu ziren hainbat elkarte memorialista.
Espainiako erregea, Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Iñigo Urkullu, beste batzuen artean izan ziren joan den astean Gasteizen, Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroa aurkezten. Hainbat elkarte eta eragilek salatu dute bertan lantzen den memoria partziala eta baztertzailea dela, estatu terrorismoaren biktimak alde batera uzten dituelako.
Bestela ere, 1960tik aurrera kontatzen hasita, Carrero Blanco eta frankismo garaian diktadurarentzako lanean aritutako beste pertsona batzuk ere omentzen ditu.
Nerea Martinez Martxoaren 3 elkarteko kidea da, eta Memoria Osoa plataformaren izenean izan dugu gaur Hizpidean. Berari eskatu diogu Memorialaren balorazioa, eta alternatibak nolakoa izan beharko lukeen hausnartzen aritu gara berarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nerea Martinez (Memoria Osoa): "Giza eskubideen urraketen arteko diskriminazioaren kontra egin behar dugu"00:08:26
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!