Nagore Iturrioz (Medeak): «Argi dago hezkuntza dela gire gizartearen banaketa arautzeko eremu fisikoa»
"Hezkidetzatik, pedagogia feministarantz", horrela deitzen da Nagore Iturriozek idatzitako artikulua pasa den hilabetean Pikara Magazinen.
Nagore Medeak taldeko militantea da eta, gaur, pedagogia feministaren eta gizarte honek dauzkan logika dikotomikoen inguruan hitz egin digu.
Pedagogia feminista «asmo bat» dela azaldu du Nagorek, «askoren artean eraikitzen ari dena». «Hezkidetza eta pedagogia feministaren artean marko teorikoari dagokionez badago desberdintasun bat. Hezkidetzak hartuko luke sexu-genero sistema oinarritzat eta oraingoan pedagogia feministan gure marko teorikoa transfeminismoa litzateke».
Nagoreren artikuluan hezkuntzarako proposamenaren inguruan hausnartzen du eta «jarritako egituraren gainean» jarraitzen duela, hura eraldatuz. Berak azaldu duenez, jada eraikita dagoenaren gainean garatzen jarraitzea oso garrantzitsua iruditzen zaio. «Guk orain egiten duguna ezin da zerotik hasi».
«Gaurko hezkuntzaren inguruan hitz egiterakoan, artikuluan esaten dut heterokapitalismo patriarkalean oinarritzen dela (…), besteak beste logika dikotomiko horien baitan dagoelako». Horren arrazoietako bat bikaintasunaren logika aipatu du. Beraz, azaldu duenez, gure hezkuntza ez da dikotomikoa soilik generoari dagokionez, «baizik eta produkzioaren logikari dagokionez, eta bikaintasuna, lehiakortasuna eta gauza guzti hauek sustatzen ditu».
Nola suntsitu logika bitar hori? «Buelta bat emanez gure buruari» azpimarratu du Nagorek. Izan ere, logika dikotomino hauek saihesteko, «gu eta besteek dikotomia horretatik haratago joan beharra daukagu». Dikotomiak, azken finean, arauaren baitan dagoen bestea sortzen du, hau da, «araua existitu ahal izateko, araua apurtu behar da». Hori ikusi daiteke, adibidez, hurrengo kontzeptuarekin: «heterosexualitatea ez zen izendatu homosexualitatea sortu zen arte».
Latinoamerikan hainbat saiakera eman direla azaltzen du Nagorek, baina «hau praktikan jartzeko bestelako mundu bat beharko genukeela». Berak proposatzen duenez, guzti hau munudaren eraldaketarekin bat doa. «Zail izango litzateteke horrelako oasis bat existitzea».
Bestetik, inklusioaren inguruan ere hausnartu du Nagorek eta «ahotsa ematearen» inguruan hitz egin du. Bere hitzetan, «gu ez gara inor ahotsa emateko, guk egin behar duguna da esparruak sortu, non edonor sentintzen den gai ahotsa hartzeko». Hori lortzeko, benetako inklusioa lortzeko, «estigmatizaziotik haratago joan behar dugu eta beti kutsakorrak eta estigmatizatuak izan diren rol horiek desegin behar ditugu».
Pedagogia feministaren inguruan gehiago sakondu nahi izatekotan, hemen daukazue entzungai Nagore Iturriozekin izandako elkarrizketa.
-
Hizpidea: Nagore Iturrioz (Medeak): "Argi dago hezkuntza dela gire gizartearen banaketa arautzeko eremu fisikoa"00:22:27
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!