Mutil batek sexu-erasoa sufritu zuen asteburuan Gasteizen
E28 koordinadorak kontzentrazioa deitu du bihar, urriak 27, Andra Mari Zuriaren plazan, erasoa salatu eta autodefentsa aldarrikatzeko.
Mutil batek sexu-erasoa jasan du asteburuan Gasteizen. Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, azaldu duenez, azken eraso horrekin 29 dira Araban ezagutu direnak: horietatik 23 Gasteizen gertatu dira, 10 erasoak izan dira, 12 gorroto-diskurtsoak eta 6 sexu-orientazioagatiko edo genero-identitateagatiko bazterketak.
Egoera horren aurrean, Ikusgunek gogorarazi du «politika feministak indartzea» dela «egun bizi dugun indarkeriaren gorakada» eteteko modu bakarra eta, horretarako, beharrezkoa dela «erakundeen, mugimendu feministaren eta LGTBI+en arteko lankidetza».
Erasoen aurkako kontzentrazioa
Gasteizko E28 koordinadorak kontzentrazioa deitu du biharko, urriak 27. Andra Mari Zuriaren plazan izango da arratsaldeko 19:00etan, «Aurrean izango gaituzue, zuen indarkeriak ez du lekurik gure auzo eta herrietan» lelopean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!