Musika, antzerkia eta giro ona izango dira igande honetan Hala Bedi Tabernan ospatuko den jaialdiaren protagonistak
Hala Bedik jaialdia antolatuko du igande honetan, uztailak 19, Hala Bedi Tabernan, eguerditik iluntzera luzatuko da egitaraua. Ekainean abiatu zuen Hala Bediko bazkide kanpaina berrian, igandea proiektua babestu eta ekarpena egiteko aukera egongo da
Egun osoko egitaraua antolatu du Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, datorren iganderako. Eguerdiko 12.00etatik hasita eta iluntzera arte antzerkiak, musikak eta jai giroak hartuko dute Hala Bedi Taberna.
«Gizasaltsa» Aitor Vinagreteren antzerkiarekin emango zaio hasiera jaialdiari. Osasun nuerriak direla eta antzerkiaz gozatzeko aforoa mugatua izango da. Izen emateko zerrenda Hala Bedi Tabernan dago eskuragarri gaurdanik. Antzerkiaren ostean DJ Sobria & Serena eta DJ Kontrapasek musikarekin girotuko dute eguerdia.
Arratsaldeko 18:00etan raperoen txanda izango da: Haizeatxo eta MikeL & Javi D arituko dira mikrofonoan DJ X-en laguntzarekin. Egitaraua ixteko DJ L arituko da musika jartzen. Egun osoan zehar jatekoa ere eskainiko da.
Halabelarriak aurrera egiteko
Ekainean, Hala Bedik, bazkide kanpaina berria jarri zuen martxan Covid-19ak sortutako egoerak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Igandeko jaialdian Halabelarri egiteko aukera egongo da, baita proiektua bebesteko materiala erosteko aukera ere, Hala Bedi Tabernan montatuko den arropa postuan bertan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!