Mugimendu feminista eta gazte mugimendua pentsionistekin batera mobilizatuko dira larunbatean
Gazte, ikasle eta mugimendu feministak zutabeak antolatu dituzte larunbatean pentsionistek deitutako manifestaziora batzeko.
Gazte, ikasle eta mugimendu feministak bat egin du pentsionistek datorren larunbaterako, azaroak 16, antolatu duten manifestaziora batzeko deia luzatu dute. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan mobilizatuko dira pentsionistak, Gasteizen arratsaldeko 18:00etan aterako dira Bilbo plazatik.
Arabako pentsionisten mugimenduak atzo prentsaurrekoa egin zuten mobilizazioaren nondik norakoak azaltzeko. 1.080 euroko pentsio minimoa bermatzea exijituko diote Madrilen sortuko den gobernuari. Eusko jaurlaritzari eta Nafarroako gobernuari ere egin diete deia «dituzten eskumenak baliatu ditzatela pentsio publikoen defentsan».
👵👴Prentsaurrekoa burutzen ari dira Arabako pentsionistak datorren azaroaren 16ko mobilizazioaren nondik norakoak azaltzeko, larunbatean pentsio sistema publikoaren defentsan kaleak hartuko dituzte beste behin https://t.co/7nRjmLw8D8 pic.twitter.com/bqSRe6hQ5w
— Hala Bedi (@halabedi) November 13, 2019
Mugimendu feministaren deia
Mugimendu feministak oharra kaleratu du pentsionisten manifestazioarekin bat eginez. Emakume jubilatuek, bataz bestez, gizonezkoek baino %40 txikiagoak diren pentsioak jasotzen dituztela gogorarazi du mugimendu feministak, «alarguntza-pentsiodunek bereziki, bazterketa eta pobretasunean bizitzera behartutak» direla azpimarratu dute ere. «Gu haiekin batera gaude aldarrikapen honetan, eta haiekin batera exijitzen dugu pentsio duinak izateko eskubidea, lan-bizitza eta bizitza soziala bateragarri egiteko eta erantzunkidetasun eraginkorra lortzeko politika feministak ezartzea».
Zutabea antolatu du mugimendu feministak manifestaziora gerturatzeko, 17:45etan Iparraldeko parkearen sarreran dagoen iturrian.
Gazte eta ikasleak penstio duinen defentsan
Gazte eta ikasle mugimenduak zutabea deitu du larunbateko manifestaziora bertaratzeko, 17:45etan Hala Bedi tabernako kantoian jarri dute zita. Gazte eragile desberdinek egindako deiladian «lan, pentsio eta bizi duinak defendatzeko» deia luzatu dute. Euskal Herrian zabaldu den «aro mobilizatzaile berrian» lehen lerroan egongo direla adierazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!