Gasteiztik abiatuko da ostiralean Mugak Zabalduz Karabana, Italiako «politika xenofobo erailtzaileak» salatzeko
Grezian eta Melillan egon ostean, Italiara joango da aurten Mugak Zabalduz Karabana. Gasteiztik abiatuko da uztailaren 13an, eta herritar guztiei karabana agurtzeko deia luzatu diete.
Mugak Zabalduz Karabana Italiara abiatuko da uztailaren 13an, «politika xenofobo erailtzaileak eta elkartasunaren kriminalizazioa salatzeko». Hirugarren urtez jarraian, penintsulako ehun bat erakundek bultzatu dute karabana. Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla salatzeko, uztailaren 22ra arte egongo dira ekimen eta protesta ezberdinak egiten.
Aurtengo karabanak, badu irteera lekua eta ordua: uztailaren 13an, 08:45ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregitik. Gasteizko herritarrei bertaratzeko deia egin diete, karabana agurtzeko eta mugrazio politikak salatzeko. Guztira, 300 bat pertsona abiatuko dira karabanan, nahiz eta denak Arabako hiriburutik ez atera.
2016an, Karabana Grezian izan zen, Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko «lotsaren ituna» salatzeko eta joan-etorri segurua zein harrera duina aldarrikatzeko Siriar gerrako ihesilarientzat.
2017an, Melillan izan zen Karabana, Europara heldu bezain lasterreko itzulketak, kontzertinadun hesiak eta Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak salatzeko. Joan-etorrian dauden emakumeek jasan beharreko indarkeria, mugen arteko langileen lan-esplotazioa eta Marokorekin mugak esternalizatzeko akordioak ere jarri zituzten jomugan.
Aurten, Italiaren txanda da: hamar egun eta hamaika ekimen aurretik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!