Mrtxoaren 3ko gertakariak gogora ekarriko dituen argazki erakusketa antolatuko du «Memoria Gara» ekimenak
Memoria Gara ekimenak "M3 PHOTO" erakusketa prestatu du abenduaren 14rako katedral berriaren aurrean, erakusketak 1976ko martxoaren 3an gertatutako sarraskiaren irudiak bilduko ditu.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako sarraskiaren eta Katedral Berriak hartu zuen hildako bost langileen hileta jendetsuaren argazkiak bilduko dituen erakusketa antolatu du «Memoria Gara» ekimenak larunbat honetarako, abenduak 14.
📸Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrenean, larunbat honetan argazki erakusketa batek 1976ko martxoaren 3a gogoratuko du
📆Abenduak 14
🕛12.00etatik aurrera
📍Katedral Berriaren aurreanhttps://t.co/CGGcQSSonh pic.twitter.com/BcqhrgiDOx
— Memoria Gara #MemoriaGara (@MemoriaGara) December 11, 2019
Eguerdiko 12:00etan abiatuko dute erakusketa Katedral Berriaren aurrean, Prado eta Cadena eta Eleta kaleen arteko elkargunean. 1976ko sarraskiaren irudietaz gain, «M3 PHOTO» erakusketak Zaramaga auzoko San Frantzizko Asiskoren elizaren argazkiak eta planoak ere bilduko ditu.
Hain zuzen, Zaramaga auzoko San Frantzizko Asiskoren eliza Memoriaren eta Giza Eskubideen zentro bihurtzea du helburu duela urte bete aurkeztutako «Memoria Gara» ekimenak.
Urte bete honetan Memoria Garak modu ezberdinetan gizarteratu du Zaramagan Memoriaren zentroa martxan jartzeko bere proposamena. Iragan abenduan hamarnaka lagunek egun itxita dagoen Zaramagako eliza zabaldu ianguratu zuten berriro Gasteizko «oroimenaren sinbolo bat berreskuratzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!