Mozal Legearen aurkako konpromisoak eskatuko ditu Eleak/Librek Gasteizko Udaletxean
Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatuko dizkie Eleak/Libre dinamikak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, «herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko».
Maiatzaren 25ean, ostiralean, Gasteizko Udaletxean Mozal Legearen aurkako mozioa aurkeztuko du Eleak/Libre dinamikak. 2015eko uztailaren 1ean indarrean jarritako «lege injustu» honen aurrean, «herritarrok kalera ateratzeko gero eta behar gehiago» ditugula adierazi duten prentsaren aurrean egindako agerraldian.
Zehazki, hiru puntu eskatuko dizkiete Udalari eta bertako ordezkari politikoei:
- Mozal Legearen eta gainerako lege injustuen aurkako jarrera publikoa berrestea.
- Lege hau berriz aplikatzen bada, salaketa publikoa egitea eta zigortuari babesa ematea.
- Udaleko ordezkaritza publikoaren gehiengoa lege honen aurka egonik, lege hau ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.
Disidentzia zigortzeko legea
Mugimenduak agerraldian adierazi duenez, «protesta zigortzeko helburuarekin daude formulatuta neurriok». Gaineratu dutenez, Mozal Legearekin » ez dira soilik gertakariak kriminalizatzen; giza-taldeak ere kriminalizatuak dira». Salatu dutenez, «polizia epaile bihurtzen da, poliziaren inpunitatea handituz eta herritarrak babesgabe utziz».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!