Mozal Legea aplikatuz gero, Gasteizen gertatu ahal zaizkizun sei kasu, Simpson familiak azalduta
The Simpsons telesail ezaguneko irudiak baliatu ditu Gasteizko Eleak/Libre dinamikak Mozal Legeak gasteiztarrengan duen eragina salatzeko. Marrazki bizidunak diren arren, azaldutako kasuak errealak dira.
Bi urte bete dira Mozal Legea indarrean sartu zenetik. «Denbora honetan, hitza jan, besterik ez dute egin», salatu du Eleak/Libre dinamikak.
Ertzaintzak 8.000 isun baino gehiago ezarri ditu legea aplikatuta eta Gasteizko Udaltzaingoak 725 isun baino gehiago. «Hori da konpromisoa?», galdetu dute.
Hau guztia salatzeko The Simpsons telesaileko irudiak erabili dituzte Mozal legeak gasteiztarrongan duen eragina jakinarazteko. Marrazki bizidunak dira, baina azaltzen diren kasuak, errealak.
Isun gehienak droga salerosketei edo kontsumoari lotuta daudela ohartarazi dute, baina bigarren tokian daude «segurtasun indarrei errespetu falta», «desobedientzia» eta «eremu publikoa oztopatzea» zigortzen dutenak. «Azken kasu hauek disidentzia politikoa zigortzeko sortutako legeak badira ere, Gasteizko edozein herritar suerta daiteke kaltetua adibideetan ikusi dezakegun bezala. Euren helburua herritar beldurtu, isil eta sumisoak lortzea baita».
Horregatik, Gasteizko Udalari legea gehiago ez aplikatzeko eta orain arteko isunak bertan behera uzteko eskatzen diote. Baina bideoaren bitartez egin nahi duten deia herritarrentzako ere bada: «Herritarrok protestarako eta bestelako errealitateak eraikitzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, zuk ere hauek praktikan jarriz. Guztiok batera egin behar diegu planto lege antisozial eta antidemokratiko hauei».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!