Montessori eskolak lanean jarraitzen duela salatu du Steilasek
Eskola-homologaziorik gabe ari da funtzionatzen 2015. urtetik, eta Gasteizko Udalak kautelazko itxiera agindu zuen iaz.
Steilas sindikatuak salatu du Montessori Vitoria izeneko eskolak Lehen Hezkuntzan eskolatuta egon behar diren bi haur dituela Gazalbideko lokal batean eta Bakh-en. Sindikatuko kideek egin dute agerraldia gaur goizean, eta, azaldu dutenez, Gazalbideko lokal horretara joan dira eta egiaztatu ahal izan dute Lehen Hekuntzako bi ume daudela bertan.
Sindikatuaren arabera, gainera, eguerdi partean umeak Bakh-era eramaten dituzte, eta zentro honetan haur-aisialdiarekin lotutako jarduerak bakarrik egiteko eskubidea du Montessorik.
Steilas sindikatuak Montessori Vitoriaren kontra neurriak hartzeko exijitu die erakunde publikoei, eta kritikatu dute Udalaren eta Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren aldetik «kontrol falta» dagoela. Halaber BAKH zentroaren jabea den Saski Baskoniari «arduraz» joatzeko eskatu diote, bere garaian «sei urtetik gorako eskolatu gabeko umeen sarrera debekatuko zuela hitz eman baitzuen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!