Mobilizazioekin hasi dira garbiketa arloko langileak, hitzarmen duina lortzeko
2012tik soldatak bere horretan mantentzeagatik kexatu dira langileak. Sindikatuek eta bi patronal ezberdinek oso postura ezberdinak mantentzen dituzte.
Nekatu dira eta kalera ateratzea erabaki dute. Eraikin eta lokal ezberdinen garbiketa arloko langileek mobilizazioei ekin diete. Bost urte baino gehiago daramatzate soldata izoztuarekin eta hau salatu dute, hitzarmen duin bat eskatuz. «Langileek egin duten esfortzua onartu behar dute enpresek», eskatu diete sindikatuek enpresa ezberdinei.
Hala ere, sindikatuak ez dira soilik eraikinetako eta lokaletako langileetara mugatu nahi: «Garbiketa arloko langile guztiei mobilizaziorako deia egiten diegu, hau ez da kasu isolatu bat», adierazi dute. Zentzu honetan, enpresa ezberdinek, Araba eta EAE mailan, hitzarmenak blokeatuta dituztela gaitzetsi dute, «negoziazioa erabat zailduz».
Negoziazioak, itxura guztien arabera, urruti dauka tunelaren amaiera. Sindikatuen esanetan, zenbait aldarrikapen bertan behera utzi behar izan dituzte «langileek urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea delako lehentasuna».
Sindikatuen proposamena: soldataren igoera aurreko urteko KPI-ren baliokidea
Sindikatuen proposamena erraza da: soldataren igoera, aurreko urteko kontsumoko prezioen indizearen (KPI) baliokidea dena. Baina UGT, CCOO, ELA, USO eta LAB sindikatuek salatu dutenez, bi patronal ezberdin egoteak negoziazioa asko zailtzen du eta ia ezinezkoa da akordio batera iristea.
Patronalek ere, argi hitz egin dute: %0-ko igoera planteatzen dute. Gainera, bi patronalek ere beste eskaera bat dute, lan baldintzentzako beste eraso bat izango litzatekeena: bajengatik edo lan ezintasunagatik dauden osagarriak jaistea eskatu dute.
Patronalekin bilera ezberdinak izan dituzten arren, egoera konpontzea oso zaila dela uste dute sindikatuek. Gainera, garbitzaileen lan baldintzak okertu nahi dituztela salatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!