Mobilizazioak egin dituzte Ikamak deituta, «hezkuntza sistema errotik aldatzeko»
"Sistemak eta egitura instituzionalak dituen mugak kontuan hartuta", aukera berri bat ireki nahi du Ikamak Hego Euskal Herrian hezkuntza eredua iraultzeko. Orain "inoiz baino gehiago", ikastetxez ikastetxe eta herriz herri antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute Gasteizen egindako mobilizazioan.
Milaka ikasle bildu dira Gasteiz, Amurrio, Bilbo, Donosti, Bergara eta Iruñan Ikama ikasle antolakundeak deitutako mobilizazioetan, hezkuntza sistema eraldatzea helburu: «krisi egoera hau betikook ordainduko ez dugula esatera etorri gara eta hezkuntza sistema errotik aldatu ezean, sistemaren erroko aldaketa baten eskutik, ez dugula amore emango», azaldu dute.
Hezkuntza «gutxiego batek gehiengo oso bat haien balore eta praktiken baitan hezteko negozioa» dela salatu du Ikamak, eta testuinguru horretan ulertzen dute espainiar estatutik inposatu LOMLOE legea. Legediaz haraindi, egunez egun ere ikasleak «eskuetatik lotuta» daudela uste dute: itotzen dituen ebaluazio sistema batekin, jatorriaren arabera ikastetxeka segregatuak, ikasketa prozesua aurrera eramateko materialetan diru inbertsio handiak egin beharrean, ikasleon gaineko etengabeko kontrol eta kriminalizazioa jasanez, euskaraz ikasi eta bizitzeko ezintasunean. Honek guztiak, azaldu dutenez, osasun mentalaren kaltetu eta «muturreko egoera batera» eramate ditu ikasleak.
«Sistemak eta egitura instituzionalak dituen mugak kontuan hartuta», aukera berri bat ireki nahi du Ikamak Hego Euskal Herrian hezkuntza eredua iraultzeko. Orain «inoiz baino gehiago», ikastetxez ikastetxe eta herriz herri antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute Gasteizko mobilizazioan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!