Mobilizazioa egingo dute Gasteizen ostegunean LOSU eta Elkarbizitza Legeen aurka
Ernaik mobilizazioak antolatu ditu biharko, osteguna, EHUko campusetan. Gasteizen Elurretatik hasiko da 12:00etan. Herrialde Katalanetan ere egingo dituzte protestak, SEPC ikasle sindikatuak deituta. Irakurketa bateratua egin dute bi antolakundeek.
Mobilizazioa egingo dute bihar, abenduak 16, Gasteizko campusean, Ernaik deituta. Espainiar Estatuko Unibertsitate Ministerioak proposatutako LOSU Legea (Castells Legea ere deitu zaio) «geldiaraztea» da protestaren helburua, baita Unibertsitate Elkarbizitza Lege berriari «desobedientziaz» erantzutea ere.
EHUko Ibaetako eta Leioako campusetan ere antolatu ditu protestak Ernaik, eta SEPC ikasle sindikatuak ere bai, Herrialde Katalanetan. Izan ere, irakurketa bateratua egin dute bi antolakundeek.
Salatu dute Unibertsitate Ministerioak, Manuel Castells buru, LOSU Legea «adostasun-lege» bezala aurkeztu duela «unibertsitateko hezkuntza komunitatearekin adostu gabe». Lege horren aurka egin dute Ernaik eta SEPCek, hezkuntzaren merkantilizazio-prozesua sustatzen duelako, enpresa pribatuei «unibertsitateen ateak irekiz» eta «lan-merkatuaren beharretara egokitzea» bilatuz.
Gogor kritikatu dute Unibertsitateetako Elkarbizitza Legea ere, manifestaziorako, elkartzeko, adierazpen-askatasunerako eta grebarako eskubideak zigortzen dituelako eta ikasleen mugimendua «desegitea» helburu duelako. Horren aurrean «desobedientziaz erantzuteko» deia luzatu dute.
«Estatu espainiarreko herri zapalduetako ikasleok aurre egingo diogu Unibertsitateko Elkarbizitza Legearen makinaria zapaltzaileari. Gure hezkuntza merkantzia bihurtzen duen kapital handiari aurre egingo diogu. Ikasleok espainiar estatu ustelaren eta bere inposizioen aurrean egongo gara», berretsi du Ernaik, mobilizazioei begira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!