Mobilizazioa egin dute Gasteizen urriaren 12an «Ezer ez ospatzeko» lelopean
Ernaik deituta, manifestazio jendetsua egin dute Hispanitatearen Egunean "jaiegun arrotz honetan ospatzeko ezer ez dugula adierazi" eta "bestelako Euskal Herri bat" aldarrikatzeko.
Argazkia: Ernai.
Gaur, Hispanitatearen Eguna dela eta, mobilizazioak deitu ditu Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hainbat eskualdetan. Gasteizen eguerdian egin da manifestazioa.
Mobilizazio egunaren helburua «ukazioan, inposizioan eta injustizietan oinarritutako Espainiako 78ko Erregimenak ordezkatzen duen proiektuaren aurrean, aldarri independentista kalera ateratzea» izan da: «jaiegun arrotz honetan ospatzeko ezer ez dugula adierazi eta bestelako Euskal Herri bat; euskalduna, sozialista, feminista, antifaxista… eraikitzeko nahia kalera ateratzea, alegia».
Espainiako Estatuaren oinarri supremazista eta arrazista ere salatu dute. Gogorarazi dute 529 urte direla Espainiako Inperioak Hego Ameriketako etnizidioa abiatu zuela, eta Estatuak hori ospatzen jarraitzen duela, «ukazioaz eta inposizioaz» harro.
Gauzak horrela, «78ko Erregimenari arrakalak biderkatzeko» baliatu nahi izan dute Hispanitatearen Eguna, eta baita «bestelako Euskal Herria» eraikitzea posible dela aldarrikatzeko ere: «orain inoiz baino gehiago, geure egitekoa da euskal errepublika sozialista, feminista eta euskaldunerako bidea egitea».
❌Gaur, URRIAK 12, gazte independentistok ez dugu ezer ospatzeko. 529 urteren ostean Espainiar inposizioarekin apurtzeko garaia da.
✊Gora Euskal Herria aske, sozialista eta feminista! Gora euskal gazteria! pic.twitter.com/sX0J8utW1Y
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) October 12, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!