Mintzapraktikan aritzeko izen-emateak, gertu
Gasteizko Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko, urriaren 3tik 24ra arte eman daiteke izena.
Mintzalagun izateko euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea, bi baldintza horiek, bete behar dira. Geroz eta jende gehiago ari da bihurtzen Berbalagun, Solaslagun, Mintzakide edo Mintzalagun, eskatzen duena baino askoz gehiago ematen duelako bueltan esperientzia honek.
Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute eta haietarik 1200 bidelagunak dira. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Horietan, bidelariek eta bidelagunek euskararen ezagutzatik erabilerara egiten dutelako salto elkarri lagunduz, adiskide giroan, berriketan, hizketan, kalakan. Gertuko mintzoaz aktibatzen dute euskararen aldeko jarrera.
Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura. Gasteizen, Mintzalaguna egitasmoaren ingurukoak: www.gasteizkomintzalaguna.eus gunean aurki daitezke, edo 688 819 118 telefonoan; urriaren 3tik 24ra bitartean izango da izen-ematea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!