Milaka pertsonari DBEa ukatuko dio Eusko Jaurlaritzak araudi berriarekin, Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez
Joan den martxoaren 29an sartu zen indarrean Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berria eta, hain zuzen ere, pertsona pobretuenak dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentatik kanpoan uzten dituenak. Prentsaurrekoa eman du gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean Etxebizitza Sindikatuak.
Joan den martxoaren 29an Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berria sartu zen indarrean. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria diru-laguntzen inguruko legedia ordezkatuko du arau berriak. Etxebizitza Sindikatuak prentsaurrekoa egin du gaur salatzeko lege berri horrek DBEa “baldintzaz beteriko errenta” bihurtzeko prozesuan sakontzen duela, eta Lanbideren menpeko “polizia burokratiko” baten sorrera onesten duela. Esan dutenez, erreforma honen helburu nagusia iruzurrari aurre egitea zen. Alta, diru-laguntzaren hartzaileen artean %0,7 baino txikiagoa da iruzurra, baina testuaren edukiaren zati handi bat betetzen du.
Bizilekua baldintza
Azaldu dutenez, “oharkabean” pasa da arau berri bat, milaka pertsonari prestazioa jasotzeko eskubidea ukatuko diena: “bizilekuaren” kontzeptua birdefinitu da, eta ondorioz, titulurik ez duten bizilekuek (alokairu-kontratua edo jabetza-titulua ez duten etxebizitzek, adibidez) ezingo dute DBE jaso.
“Aldaketa honek gizarteko sektorerik pobretuenei eragingo die”, gogorarazi du Sindikatuak. Horren aurrean, hiru aspektu nabarmendu dituzte: DBEtik kanporatuak izango direla etxebizitza okupatuetan bizi diren pertsonak, kontraturik ez dutenak, eta logelak alokatzen dituzten eta norbere bainugelarik ez duten pertsonak.
Lege hau EAJren, PSEren eta Elkarrekin-Podemos alderdien aldeko botoarekin eta EH Bilduren “abstentzio konplizearekin” onartu izana ere azpimarratu dute.
DBEren erreformak presio-mekanismo gisa jokatzen du
“Egiturazko krisia eta finantzaketarik eza nagusi diren testuinguru honetan, sektore bati zuzendutako politika publikoak zabaltzeak beste bati murriztea dakar” gogorarazi dute, eta “pobreari bere egoera miserablearen errudun egin ez ezik, zigortu ere egiten zaiola, prestazioak eskuratzeko aukera kenduz”.
Neurriaren izaera antiproletarioa salatu dute, “berez miseriazko errenta” den DBEa are eskasagoa egiten baitu. Kalitatezko bizi baldintzetarako sarbide unibertsala aldarrikatu dute; “horretarako baldintzak daudelako, batzuei kendu beharrik gabe beste batzuei eman ahal izateko”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!