Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion
David Hernandez laudioarraren heriotzak bultzatuta, milaka lagun atera dira kalera ozen salatzeko osasun sistema publikoan egindako murrizketek "bizitzak jokoan" jartzen dituztela. JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, azken hamarkadan eskualdean eginiko manifestazio handienetako bat burutu dute gaur. through Aiaraldea.eus | Aimar Gutierrez Bidarte
Atsekabetuta eta haserre, Laudioko kaleetara atera dira milaka lagun, osasun sistema publikoaren defentsan. Iragan asteko David Hernandez 42 urteko laudioarraren heriotzak samina hedatu du eskualdean, eta Osakidetzako murrizketen aurrean «aski da» oihukatzeko mobilizatu dira herritarrak; azken hamarkadan Aiaraldean egon den manifestazio jendetsuenetariko batean.
JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, Laudioko Herriko plazatik abiatu da manifestazioa 18:30ean. Anbulatoriora jo dute, Hernandezen heriotzak Osakidetzaren gaineko alarma guztiak piztu dituela salatzeko.
Osasun sistema publiko duina aldarri
«Osasun zerbitzu kaxkarrek jokoan jartzen dituzte gure ongizatea eta bizitzak. Duela astebeteko gertakari tragikoa da honen muturreko adibidea», adierazi dute manifestazio amaierako ekitaldian. «Eskualdeko osasun sistemak bizi duen egoera kritikoaren ondorioak, baina, aspalditik sufritzen ari gara. Osasun sektoreko profesionalok pairatzen ditugun behin behinekotasun tasa altuak edota lan karga handiek ez digute uzten lana behar bezala egiten», salatu dute osasun langileen izenean, «lehen Arretako profesionalen kasuan, geroz eta agerikoagoa da giza baliabide gutxiago daudela, eta ez direla nahikoa behar den arreta emateko».
Horren aurrean, «aski» dela aldarrikatu dute, eta osasun sistema publiko duina eskatu dute Aiaraldeko zein gainontzeko eskualdeetako bizilagunentzat.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!