Mila lagun baino gehiagok torturarekin amaitzeko aldarrikatu zuten atzo eguerdian Iruñean
«Tortura gehiagorik ez. Errepresioarekin amaitu» lelopean mila pertsona baino gehiago atera dira gaur goizean, Iruñean. Manifestazioa autobus geltoki zaharretik abiatu eta Guardia Zibilaren zein Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzen aurretik pasatu da «jendea torturatzeari eta herri hau zapaltzeari utz dezaioten eskatzeko», adierazi dute deitzaileek, torturak salatu dituzten herritarrek. «Utz ditzatela armak eta ausar daitezela euskal independentismoari aurre egiten modu demokratikoan, torturarik gabe, atxiloketarik gabe, bortxakeririk gabe, mehatxurik gabe, inposiziorik gabe», esan dute manifestazioaren bukaeran irakurri duten komunikatuan.
«Salaketa, jendartearen konpromisoa eta mobilizazioa dira bere iharduera politikotik tortura ezabatu nahi ez duen Estatuaren aurrean ditugun tresna bakarrak». Horregatik azken hilabetetan torturaren aurka abian jarri diren ekimenak txalotu nahi izan dute, eta zehazki eragile politiko sozial eta sindikalen eskutik Iruñean martxoaren 25 eta 26an burutu den “Esteban Muruetagoinena” torturaren aurkako herritarren foroa. «Hantxe izan gara, bat egin dugu ekimenarekin eta dei egiten diogu gizarteari egitasmo gehiago abian jar ditzan tortura errotik ezabatzeko».
Deitzaileen ustez, atxilotuen inkomunikazioaren amaitzea eta TAT-ek (Torturaren Aurkako Taldea) tortura ekiditeko proposatu dituen neurriak abian jartzea ezinbestekoa da: «Hori da Gobernuari eskatzen dioguna; inkomunikazioarekin amaitzeko», eta dei egin diote euskal gizarteari «hori lortzeko indarrak batu ditzan».
askatu-ri hartua.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!