Mila ertzain inguru manifestatu ziren atzo Gasteizen, eta esan zuten ez dutela Tourra saboteatuko
Jaurlaritzaren arabera, jarrera "estu", "irrealista" eta "arduragabea" dute protestan ari diren ertzainek. Negoziazio mahaira itzultzeko eskatu zien ostiralean sailaren arduradun Josu Erkorekak, sindikatuak mahaitik altxatu eta gobernuari negoziatzeko "borondate falta" kritikatu ondoren. through Argia.eus
Eusko Legebiltzarraren ataritik abiatu zuten manifestazioa 10:00etan, Ajuria Eneatik igaro eta Lehendakaritzan amaitu zuten protesta, bertan baitzeuden bilduta gobernuko arduradunak, asteroko bileran. Euskadi Irratiaren arabera, mila ertzain baino gehiago irten ziren protestan Erne, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek eta Ertzainak Borrokan mugimendu asindikalak bat eginda egindako deialdian; El Correo egunkariak esan duenez, 2.500 kide baino gehiago elkartu ziren.
Gizonezkoen txirrindularitza proba nagusia den Frantziako Tourra aste honen amaieran igaroko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik; larunbatean hasiko da Bilbon, igandean Gasteiztik pasako da eta astelehenean Donostiatik. Tourraren astean sartuta, beraz, Ertzaintzako burua den Josu Bujandak trafiko arazoei, mozketei, moldaketei eta egokitzapenei hitz egin zuen oro har, astearte goizean, Euskadi Irratian eta ETB1en egin zioten elkarrizketa banatan.
Telebistan, galdetu ere ez zioten egin minutu gutxi barru hastekoa zen ertzainen manifestazioari buruz, eta irratian, galdetu eta tematu arren –besteak beste, ertzainen haserrea eragin zuen bere adierazpenen inguruan galdetu zaio; Ertzaintzak «etxe barruan arazoak dituela» aitortu zuen– nahiago izan zuen kalifikaziorik ez egin, Erkoreka sailburuak ez bezalaxe. Joan den ostiralean eseri ziren sindikatuak eta Jaurlaritzako arduradunak negoziatzeko asmotan, baina altxa egin ziren mahaitik: Erkorekak presazko agerraldia deitu zuen eta komunikabideen aurrera aterata azpimarratu zuen «soldata igoera linealari buruz soilik» nahi zutela hitz egin sindikatuek, eta ez zela posible, ezta egokia ere. Jarrera «estu», «arduragabe» eta «irrealista» izatea leporatu zien sindikatuei.
Protestan ari diren sindikatuek bat eginik jarraituko dute protestan, baina argi diote Tourra ez dutela «kaltetuko», ez dutela sabotajerik edo antzekorik egingo. Hurrengo manifestazioa ostegunean egingo dute, Bilbon, txirrindularitza taldeen aurkezpen ekitaldia egingo dutenean eta jendea erakartzeko hainbat ekintza antolatu dituztenean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!