Mikel Garai: «Gaztetxe batek autoekoiztu eta autofinantziatutako Euskal Herriko lehenengo fikziozko filma da.»
"Estreinaldia Abenduaren 8an izango da, Oñatiko zine aretoan."
Oñatiko Antixena Gaztetxeak 10 urte bete ditu. Urteurren borobil honetaz gain, Oñatin beste
urteurren berezi bat ospatzeko aitzakia ere badaukate: Oñatiko Gaztetxe mugimenduaren 40.urteurrena.
Izan ere, 1982.urtean oñatiko lehenengo gaztetxearen hastapenak eman ziren. Ordutik gaurdaino, belaunaldiz belaunaldi, gaztetxe mugimendua bere gorabeherekin bizirik mantendu da herrian.
Esandakoagatik, Oñatiko, zein Euskal Herri osoko Gaztetxe eta Gaztetxekide orori, aitortza egitea
erabaki zuten asanbladan. Ideia hauei buelta batzuk emanez lan-talde bat sortu eta segidan jarri
zuten proiekua martxan; fikziozko filma.
«Mari, ixilik nahi gaituztenean» 45 minututako fikziozko filmean, Oñatiko gaztetxearen desalojoa ekiditeko borrokan burubelarri murgilduko den Mari da protagonista. Gatazka honen ondorioz, udalaren aurka egiteaz gain familian eta asanbladan sortuko zaizkion liskarrei ere aurre egin beharko die.
Lan honetaz hitz egiteko, gurean izan dugu Mikel Garai Antixena gaztetxeko kidea eta pelikula honen egileetako bat.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Garai: "Gaztetxe batek autoekoiztu eta autofinantziatutako Euskal Herriko lehenengo fikziozko filma da."00:17:41
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!