Michelingo langileek elkarretaratzea egin dute hitzarmen berriaren aurka
Gasteizko plantillak ezezkoa eman zion zuzendaritzaren eskaintzari, baina estatu mailan baiezkoa atera denez gaur goizean sinatu dute hitzarmen berria. Ez dute KPIaren araberako igoerarik adostu, 1.500 €ko prima bat emango diete langileei.
Michelin España y Portugal SA enpresak eta Lantegi arteko batzordeak hitzarmen berria sinatu dute gaur goizean, penintsulako langileek baiezkoa eman ostean zuzendaritzaren proposamenari. Gasteizko Michelingo langileen gehiengoak ez zuen proposamena onartu, eta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian fabrikako sarreran haien kontrakotasuna adierazteko, «Hitzarmenaren sinadura, gure izenean ez» lelopean.
Gasteizko plantan 4 eguneko greba arrakastatsua egin ondoren enpresaren zuzendaritzak penintsula osoko langileen ordezkariekin bilerak abiatu zituen Burgosen. KPIaren araberako igoera «erreala» eskatzen zuten langileek, eta baita galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea, «Team Building» egunak lan orduen barruan zenbatzea eta beste zenbait eskaera ere. Zuzendaritzak egindako proposamenean aldiz, elementu nagusiak izan ziren kontsolidatu ezin den 1.500 €ko prima bat ordaintzea eta soldatak igotzea, baina KPIaren azpitik. Bi mila bozkatik gora (langileen % 64) egon ziren Gasteizen zuzendaritzari ezezkoa emanez, eta Gasteizko langileen asanbladak berak deituta ezezko hori irudikatu dute gaur.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!