Michelinen «bilakaera autoritarioa»: kaleratzeak eta zigorrak gora
LAB sindikatuak esan du Gasteizko Michelinen 2023an kaleratze gehiago egon direla 2012-2018 urteetan baino. Azken urtean enpresak izan duen «bilakaera autoritarioaren» erakusle da datu hori, salatu dutenez. Ez da hori seinalatu duten neurri bakarra, ordea: enpresak ezartzen dituen zigorren kopurua eta mailaketa ere handitu egin dira. Hau da, zigor gehiago jartzen ditu enpresak eta jartzen dituen horien artean gehienak larriak edo oso larriak omen dira.
Kaleratzeei dagokionez, LABek uste du langileak «beldurtzeko» estrategiaren parte direla. «2023an diziplinazko 13 kaleratze izan dira. Urtarriletik ekainera bitartean hiru kaleratze egin ziren, eta ekaineko grebetatik aurrera beste 10 pertsonari egin diete hori bera. Guztiak grebetan parte hartu zuten pertsonak dira», salatu du sindikatuak.
Michelingo zuzendaritzak Gasteizko fabrikarekiko konfiantza galdu duela esatea ere beldurraren estrategia horretan kokatu dute. «Gertakari hauek Gasteizko lantegia lantokien arteko batzordetik ateratzeko erabakiarekin lotuta daude. Lantokien arteko batzordean enpresa oso eroso zegoen, estatu mailako zenbakiak hobeak baitziren bere interesetarako».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!