Amorrua, haserrea eta autodefentsarako deia, kalera
Azken erailketa matxisten aurrean, milaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara “Aski da” ozen batekin eta Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. Indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko gisa hartu behar dela exijitu dute.
Gizon batek, apirilaren 20an bi emakume erail ostean, Gasteizko Mugimendu Feministak gogor salatu ditu azken eraso hilketa matxista hauek Arabako hiriburuan egin duten mobilizazio jendetsu batean. Andra Maria Zuriaren plazan hasi eta leku berdinean amaitu den manifestazioak milaka lagun bildu ditu, amorrua eta haserrea kalera ateraz.
«Eraso berri hau bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ondorio zuzena» dela ohartarazi dute, «non indarkeria matxista eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak mantentzeko erabiltzen duen baliabidea den».
Instituzioei, eragile eta arduradun ezberdinei, mezu zuzena: indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo politikotzat hartu behar da hau. «Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu», adierazi dute Mugimendu Feministako kideek manifestazioaren amaieran.
Autodefentsa feministarako deia
Baina haserre hori kanalizatze aldera, autodefentsa feministarako deia ere egin nahi izan dute. «Gure bizitzak direlako jokoan daudenak, feministok erantzuteko prest gaude». Elkarrekin martxan jarraitzeko deia zabaldu dute, «denak aske izan arte».
Euskal Herrian zehar egongo diren gainontzeko mobilizazioen berri ere eman dute:
- Donostia, astelehena, apirilak 23, 19:30ean manifestazioa Boulevarretik.
- Bilbo, astelehena, apirilak 23, 19:00etan Arriaga plazan.
- Iruñea, astelehena, apirilak 23, 20:00etan Udaletxe plazan.
Argazkiak | HalaKlik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!