Mezu faxistak azaldu dira Gasteizko hainbat tokitan
Goizeko lehen orduan mezu faxistak zituzten Espainiar banderak azaldu dira Gasteizko hainbat tokitan, "Abascal presidente" eta "Stop RGI" bezalako esaldiekin.
Igandean ospatuko diren Espainiar hauteskunde orokorren atarian, mezu faxistak azaldu dira goizaldean Gasteizeko hainbat txokotan, Armentian eta Hiribidean esaterako. Espainiar banderen gainean «Abascal Presidente» eta «Stop RGI» bezalako esaldiak azaldu dira.
La campaña "B" del fascismo en Gasteiz:
STOP RGI (renta de garantía de ingresos), Envuelta en bandera española.
Solo me queda deciros que:
-Al fascismo no se le discute, se le combate. pic.twitter.com/FEys3Hay3J
— mikel otero (@otero_mikel) November 8, 2019
Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta VOX alderdiak giroa gaiztotu du azken egunetan. Bilbon, hain zuzen, Ertzaintza bortizki oldartu da Atxuri auzoan Abascalen alderdi faxistak jarritako postu baten inguruan protestan zeuden herritarren aurka, hiru atxilotu eta hainbat zauritu eraginez. Atxilotuei hauteskunde legea urratzea leporatu diete. Urriaren 20an ere liskarrak egon ziren VOXek Euskalduna Jauregian egin behar zuen ekitaldi baten aurrean, Ertzaintzak 17 lagun atxilotu zituen orduan. Araban, Abascalen alderdiak ez du presentzia nabaririk izan kanpainan orain arte, gaur goizeko banderena izan da faxisten lehen agerpena.
Apirileko hauteskunde orokorretan VOX, PP eta Ciudadanos alderdiak ordezkaritzarik gabe geratu ziren Araban. Igandeko Espainiar hauteskundeetan, ordea, estatu mailako inkestek gorakada ematen diote azken hilabetetan bere aurpegirik ultrena erakusten ari den eskuinari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!