Mercedeseko kontratazioa lege-iruzurrean egiten dela onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak
EAEko Auzitegi Nagusiak Gasteizko epaitegiaren epaia berretsi du, Mercedeseko kontratazioa iruzurrezkoa dela ebatzita. Orain frogatutzat jo dute sindikatuek hainbat urtetatik hona salatu dutena: Mercedeseko kontratazio-politika iruzurrezkoa da.
ELAk salatu duenez, «aurrerantzean ziur aski hala izaten jarraituko du, baldin eta sindikatu batzuek beste aldera begiratzen badute Mercedesek legea urratzen duen bitartean».
Epai berri horien artean behin-behineko kontratua duen langile baten kasua dago. Artean kontratua indarrean zegoela, langile horrek bere iruzurrezko egoera salatu zuen enpresan bertan, lan-ikuskaritzan eta epaitegian. Enpresan ELAko ordezkari izatea onartu zuen, behin-behineko langileen kidegoa ordezteko, eta egoera prekario hori salatzeko. Ordezkari izendatu eta egun gutxira enpresak kaleratu zuen, Lan Ikuskaritzak, ordurako, kontratua mugagabe bihurtzeko errekerimendua enpresara bidalita bazeukan ere.
«ELAn sinetsita gaude langileen aldeko epai gehiago helduko direla. ELAk Mercedesen iruzur hori salatzen jarraituko du. Enpresako Zuzendaritzak, gertaerak onartu beharrean, gezurti hutsak garela esaten digu guztiz agerikoa dena salatzeagatik», adierazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!