Mercedeseko zuzendaritzaren azken proposamenaren ostean, greba deialdiei eutsiko diete ELA, LAB eta ESK-k
Gasteizko Mercedes Benz enpresako zuzendaritzak azken orduko proposamena egin dio Enpresa Batzordeari, gehiengo sindikalak babestutako hiru greba egunen bezperan. Zehazki, %5eko soldata igoerak, ordainsari berezi bat eta malgutasuna hobetzea eskaintzen die enpresak. Hala ere, ez ditu bere egin langileen eskakizun nagusiak: ez KPIaren araberako soldata igoera, ez gaueko seigarren txandari uko egitea.
Patronalarekin bildu dira gaur sindikatuak. UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek uztailaren 6ko greba eguna bertan behera uztea erabaki dute.
Aldiz, ELA, LAB eta ESK sindikatuek aste honetako greba deialdiari eutsi diote uztailaren 6, 7 eta 8an. Izan ere, honakoa ebatzi dute aho batez hiru sindikatu horiek: zuzendaritzak ez duela KPIari lotutako igoerarik proposatu, eta ez duela bermatu langileen erosahalmena, batetik; eta seigarren gauari eta malgutasunaren aldeko apustuari eutsi diola, bestetik. Gainera, ez ditu arautzen asteburuetan eta jaiegunetan lan egiten duen kolektboaren baldintzak, eta ez die erantzuten V. ereduari eta mugikortasunari buruzko aldarrikapenei. «Aldarrikapen horiek guztak azken batzarrean langileek defendatu zituzten», berretsi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!