Mercedeseko kontratazio-iruzurra salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek giza baliabideetako arduradun nagusiari
Egunotan, iruzurrezko kontratazioa salatzen daude egunotan LAB, ELA eta ESK. «Lantegiko zuzendaritzaren jarrera ez babestea erabaki dugu, normala ez den egoera baten aurrean normaltasunez jokatzea saihestuz».
Wilfried Porthek, Mercedes-Benz enpresako giza baliabideetako arduradun nagusia, Gasteizko lantokia bisitatu du. ELA, LAB eta ESK sindikatuetako atal sindikalek ez dute harrera ofizialean parte hartu, baina zergatien berri eman dute.
Harreran, enpresa-batzordeko ordezkari ofizialak, lehendakaria eta idazkaria ez dira gonbidatuak izan: soilik atal sindikalak izan dira gonbidatuak. Hori dela eta, «enpresa-batzordearen ordezkari nagusia gutxietsi dutela ulertzen dugu», adierazi dute hiru sindikatuek.
Gainera, bisita hau oso egun berezien baitan kokatu dute sindikatuek. Iruzurrezko kontratazioa salatzen daude egunotan LAB, ELA eta ESK: «Lantegiko zuzendaritzaren jarrera ez babestea erabaki dugu, normala ez den egoera baten aurrean normaltasunez jokatzea saihestuz».
Baina salaketaz gain, beraien prestutasuna agertu diete PORTHi eta Daimler taldeko zuzendaritzari: «Negoziazio prozesu bati ekin diezaiogun, Eusko Jaurlaritzaren babespean, iruzurrarekin amaitzeko, kontrataziorako irizpide garden eta ez-diskriminatzaileak ere adostuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!