Mendialdea ikastetxea «hiltzen ez uzteko» exijitu dute Legebiltzarrean
Mendialdea ikastetxeko hezkuntza komunitatea Eusko Legebiltzarraren aurrean mobilizatu da gaur, irakasle murrizketa salatzeko: "Gure herriak bizirik mantentzeko modu bakarra eskola zerbitzu onak bermatzea da". through Alea.eus
Murrizketak atzera bota ezean, mobilizatzen jarraituko dute Mendialdea Ikastetxe Publiko Integralean. Hala iragarri zuten joan den astean, eta, hainbat asteko mobilizazioen ostean, astelehen honetan Eusko Legebiltzarreraino eraman dute protesta. Gainera, larunbatean, hilaren 17an, manifestazioa egingo dute Kanpezun, 18:00etan, Samuel Picaza plazatik abiatuta.
Kanpezuko ikastetxean irakasle gutxiago esleitzeko Hezkuntza Sailaren erabakiak piztu du hezkuntza komunitatearen haserrea. Zehazki, hiru irakasle eta erdiko murrizketa izango da: 17,5 irakasle izatetik 14 izatera igaroko dira.
Maiatzaren 26tik ari dira protestak antolatzen, beren seme-alaben «etorkizuna defendatzeko». Egunero, 9:00etatik aurrera, ikastetxean bertan mobilizatzen ari dira, Hezkuntza Sailak murrizketak bertan behera utzi arte eta «Bildarratzek entzun arte».
Zentroko irakasleek eta zuzendaritzak «lanez gainezka» daudela salatu dute, eta dituzten irakaskuntza orduei, prestakuntzarako behar dituzten orduei eta burokraziari eusteko «itota» dabiltzala. Egoera «are okerragoa» izango litzateke hurrengo ikasturtean, Hezkuntza Sailak onartu dituen murrizketak gauzatzen badira.
«Herriak ez ito»
Eusko Legebiltzarraren aurrean, Mendialdea IPI Gurasoen Elkarteak gogora ekarri dute azken asteetan ehunka herritar mobilizatu direla, eta «momentuz, entzungor dira Administrazioan, ez baitituzte gure eskaerak ulertzen». Horren aurrean, Mendialdea ikastetxea «hiltzen ez uzteko» aldarrikatu dute, baita Hezkuntza Lege berriaren eztabaidaren testuinguruan antzeko kasuak ez gertatzea ere.
«Arabako landa eremuko Ikastetxe Publiko Integrala, egoera bereziekin, irakasle eta baliabide gehiagorekin babestu beharko luketena», azpimarratu dute. «Ez dugu ulertzen nola hezkuntzaren kalitatearen izenean, zuzendaritzen lidergoan eta gutxien dutenei gehiago ematearen inguruan hitz oso politak entzuten ari garen Hezkuntza Saileko arduradunen ahotatik, eta gero, lurra hartzean, ez diren eskoletako beharrak entzuten».
«Guraso bezala gure seme alabentzat, bizilagun bezala gure herriko txikientzat, gure herriak bizirik mantentzeko modu bakarra eskola zerbitzu onak bermatzea da. Ez dugu hori baino gutxiago onartuko, beraz, entzun gaitzazue, entzun gaitzaten, jarraituko dugu. Mendialdea aurrera! Herriak ez ito».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!