Mendi martxa ziklo berriari ekingo dio Arabako Mendiak Askek martxoaren 25ean
Arabako Mendiak Askek mendi-martxen ziklo berri bati ekingo dio, Babestu maite duzun mendia lelopean. Energia-enpresek «suntsitu nahi dituzten eremu naturalak ezagutaraztea» dute helburu, horrela, «lurraldea babesteko» eta «biodibertsitatea mantentzeko».
Martxoaren 25ean egingo dute lehen martxa, Ullibarri Jauregitik. Bi ibilaldi antolatu dituzte. Lehena, 12km eta 700 metroko desnibelarekin, 9:30etan abiatuko da Igerilekutik. Bigarrena, laburragoa, 5,3km-koa eta 300 metroko desnibelekoa, Puerto Laminoria mendatean hasiko da 11:00etan.
Beste sei irteera antolatu dituzte udaberrian eta udan. Apirilaren 1ean Aramaion izango da, 22an Duranan eta Aiaraldean, maiatzaren 27an Cantoblancon, ekainaren 10ean Jesurin eta Elgeamendin uztailaren 1ean.
Manifestazio nazioanala ere deitu dute maiatzaren 20an Gasteizen, Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!