Mendebaldea Institutuko ikasgelak hutsik, LOMCE-Heziberri azterketei planto egiteko
Gasteizko Mendebaldea Institutuko DBH 4.mailako ikasleak ez dira ikasgelara sartu apirilaren 1ean. Arrazoia: ikasleek planto egin diote LOMCE-Heziberriren azteketari. Salatu dutenez, «ebaluazio inposatu» baten aurrean daude eta, hori dela eta, aurreko urtean bezala, familiek eta ikasleek indarrak batu dituzte planto egiteko.
Hala Bedi-k jakin duenez, Unamuno Institutuan ere azterketa berdina izango dute eta planto egiteko asmoa dute bertako ikasleek.
Hala ere, LOMCE-ren aurkako plataformak jakin duenez, aurten zentro gutxiago aukeratuak izan dira, 20 guztira, azterketa egiteko: aurreko urtean 40 zentro inguru izan ziren. Ondorioz, ikasle kopurua ere txikiagoa da, 2.000 inguru. Salatu dutenez, informazioa oso eskasa da eta institutu publiko askotan ez dakite ezer azterketen inguruan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!