Memoria | Txileko konstituzio berria eta Allenderen asmo «zibersozialistak»
Josu Santamarinaren lehen kolaborazioa.
Aurten hilabetero izango dugu Josu Santamarina arkeologo eta historialaria Hizpidean, memoria historikoa landuz bere begirada partikularrarekin.
Hasteko, eta iraila Txilen hain hilabete esanguratsua izanik, bertatik hasi du denboraldia. Irailaren 4ean izandako Konstituzio Berriaren bozketatik abiatu gara, eskuinaren kanpainari buruz hitz eginez, «ziberkanpaina», bot eta bestelakoez. Ondoren, atzera egin, eta 1973ko irailaren 11ra joan gara, Pinocheten estatu kolpean Salvador Allendek esandakoak gogora ekarriz.
Allenderen gobernuak iraun zuen 3 urteetan sozialismoa zientziaren bidez garatzeko saiakeren inguruan hitz egin digu Santamarinak. Herrialdeko ekonomia koordinatzen lagunduko zuen sistema bat garatzen aritu ziren, lantegien autonomia babestuko zuena elkarren beharretara egokitzea ahalbidetzeaz gain. Estatu kolpeak eta diktadurak bertan behera utzi bazuten ere, gaur ekarri dugu memoriara.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!