“Memoria osoa, bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute Gasteizen Euskal Herriko hainbat memoria elkartek.
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen "Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren" planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragilek “Memoria osoa bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute.
“Inolako bazterkeria eta diskrimaziorik gabeko” memoria eraikitzeko erronka kolektiboa izan behar dela azaldu dute Gasteizen agerraldia egin duten hainbat memoria elkartek. Gasteizen egoitza duen «Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala» gaitzetsi eta bizikidetzaren aurkako norabidean doan proiektua dela salatu dute.
“Giza Eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eraikitzaileak eta integralak behar direla” iritzita, Euskal Herriko erakundeetako ordezkari guztiei, hezkuntza-komunitateari eta eragile politiko eta sozial guztiei dei egin nahi diete “Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren planteamendu diskriminatzailea onartu ez dezaten eta Memoria Osoan oinarritutako dinamikak bultzatu ditzaten; Giza Eskubideen urraketa guztiak barne hartuz eta basterketarik gabe bizikidetza eraikiz”.
www.memoriaosoa.eus wegunea ere jarri dute martxan, atxikimenduak bildu eta datozen asteetan iragarriko dituzten ekimenen berri emateko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!