Mehatxua bete eta zortzi langile kaleratu ditu Laminaciones Arreguik
Kaleratzeen bideari ekin dio berriz Laminaciones Arregui enpresak. Azken hilabetetan langileek burututako mobilizazio eta protestei entzungor eginez zortzi langile kaleratu zituen iragan astean. Enpresa Batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu.
Alarmak piztu dira berriz Laminaciones Arreguin, zuzendaritzak bere mehatxua bete eta zortzi langile kaleratu ditu azken astean. Enpresa Batzordeak denbora luze darama egoeraz ohartarazten eta azken hilabetetan mobilizazio eta protesta ugari egin ditu egoera salatzeko.
«Kaleratzeen, inposizioaren, jazarpenaren eta zigorraren bidea» hartu izana leporatu diote langileek zuzendaritzari azken honek Enpresa-batzordearen azken proposamena baztertu ostean. Kaleratzeak gaitzetsi eta kaleratuak berriro onartzea exijitu dute «enplegua eta Gasteiz eta Urbinako lantegien etorkizunaren alde».
Laminaciones Arregui kinka larrian
Egoera larrian aurkitzen da Celsa Atlantic-Laminaciones Arregui enpresaren etorkizuna Araban. Zuzendaritzak 2012ko egoerara bueltatzea erabaki duela salatu dute langilek. Urte hartan kaleratze kolektiboak plantetazen zituen ERE bat aurkeztu zuen enpresak, gerora baliogabetu egin zena, eta lan gatazka luze bat eragin zuen.
Kaleratutako zortzi langileak aurrez kaleratuak izan dira, 2012an eta 2015ean. Guztiek 2012ko greba mugagabean hartu zuten parte, guztiak dira LAB eta ELA sindikatuetako afiliatuak eta guztiak aritu dira azken asteetako lanuzte eta mobilizazioetan langileen ordezkariek azaldu dutenaren arabera. «Enpresa berriro itzuli da jazarpena, diskriminazioa eta zigorraren bidera» ondorioztatu dute langileek.
Agerikoa da Laminaciones Arreguin gertatzen ari den enpleguaren suntsiketa. 2012an gatazka hasi zenean 356 langile ziren, gaur egun 95 soilik. «Lan-talde txikiegiarekin, politika erasokorra duen Zuzendaritzarekin, lantegi hauentzako edozein alternatiba produktibo ukatzen duen Taldearekin, Laminaciones Arregui ixteko arriskuan dago epe ertainean» ohartarazi du Enpresa-Batzordeak.
Arabako fabriken etorkizuna bermatzeko konpromisoa
Enpresa-batzordeak eta langileek prestutasuna adierazi dute Laminaciones Arregui salbatzea helburu negoziazioaren bidea heltzeko. Bihar, martxoak 4, bilera egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailarekin enpresak gauzatu nahi duen enplegu suntsiketa gelditze aldera honen inplikazioa eskatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!