Martxoaren 8ko aurrelanketan murgildurik dago Gasteizko Mugimendu Feminista
Martxoaren 8a ate joka dago eta Gasteizko Mugimendu Feministak motorrak berotzeari ekin dio. Hainbat ekimen antolatu dituzte martxoaren 8ko jarduna "kolektibitatean antolatzeko", tartean martxoaren 6an Gasteizko gaztetxean antolatu duten jaialdia.
Aste bat falta da Arabako milaka emakumek 2018 eta 2019ko Greba Feministetan egin bezala kaleak mezu «ozen eta argi» batekin hartzeko: «jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat».
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Iruñako Gaztelu plazan aurkeztu zituen 2020ko martxoaren 8ko nondik norakoak: aurtengo mobilizazioetan mugimendu feministaren borroka eta antolakuntza izango dituzte ardatz nagusi.
Aurrelanketan murgildurik
Iragan larunbatean asanblada irekia egin zuen Gasteizko Mugimendu Feministak Andra Mari Zuriaren Plazan. Martxoaren 8ko antolakuntzan sakontzeko baliatu zuten hitzordua. Eztabaida gune desberdinak ireki zituzten ere aldarrikapen desberdinek barnebiltzen dituzten gaien inguruan hausnartzeko: Gorputzak eta sexualitatea, gerrak eta migrazioak, dekolonialitatea eta arrazismoa, indarkeriak, ekologismoa eta aniztasun funtzionala.
Martxoaren 6an du Mugimendu Feministak hurrengo zita garrantzitsua. Abesbatza feministak hainbat abesti interpretatuko ditu Talka espazio okupatuan arratsaldeko 20:30etan eta ostean Andra Mari Zuriaren Plazan emango diote amaiera abesbatzaren emanaldiari. Iluntzean jaialdia antolatuko dute Gasteizko Gaztetxean, bertan emakume musikarien garrantzia aldarrikatuko dute.
Larunbatean, martxoak 7 kalejira feminista egingo dute Alde Zaharreko kaleetan zehar eguerdiko 12:00etan Faroloitik abiatuta eta emakume txistulariek girotuta.
Neska* Gazteak kalera!
Euskal Herriko Neska* Gazteen planteamenduarekin bat egin eta egitarau propioa antolatu dute Gasteizen. Sortu berria den Errotik, Gasteizko Kanpuseko Neska* Ikasle taldea, ere batu da egitarauera.
Martxoaren 4ean buruberoki tailerra antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan. Martxoaren 5ean, aldiz, egun osoko egitarauari helduko diote. Hainbat ekintza burutuko dituzte Unibertsitatean egunean zehar. Iluntzean manifestazioa egingo dute Kutxi kaleko sarreratik abiatuta, 22:00etan.
M8 hurbiltzen ari da…..💥
Hona hemen aste osoko egitaraua! pic.twitter.com/IeUMkQVY0o— Errotik talde feminista (@errotikgasteiz) March 2, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!