Martxoaren 8an feminismoa zorrozteko deia egin du mugimendu feministak
Mugimendu Feministak Martxoaren 8ko mobilizazioak aurkeztu ditu Gasteizen. Gasteizko manifestazioa 20:00etan abiatuko da San Anton plazatik. Gazte eragile feminista ezberdinek aste guztiko egitaraua antolatu dute.
«Contra la barbarie heteropatriarcal, #FeminismoaZorroztu. Renfor Çons Le Feminisme». Hori izango da aurtengo aldarria Euskal Herrian Emakume Langilearen Nazioarteko egunean. Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioen baitan, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, Martxoaren 8ko mobilizazioa 20:00etan abiatuko da San Antón plazatik.
2016a urte beltza izan zen indarkeria matxistari dagokionez Gasteizen. Datuek argi uzten dute 100 atxiloketa baino gehiago egon zirela hiriburuan indarkeria matxistagatik. Hala ere, horrek ez du esan nahi soilik eraso kopuru hori egon denik. Salaketa honekin, «emakumeek libre bizitzeko» eskubidea aldarrikatu dute, «Gasteiz, Araba eta Euskal Herri libre batean». Gainera, 2017. urteko hasiera ikusita, ez dira batera baikor agertu mugimendu feministatik: «Erasoak eta datuak ikusita, urtearen balantzea oso makabroa izan daiteke».
Bide batez, Euskal Herrira etor daitekeen «Hazte Oir» elkarte transfobikoaren presentzia salatu dute Mugimendu Feministatik, mezu argi batekin: «Gutako bat ukitzen badute, guztiok ukitzen gaituzte». «Hazte Oir» elkarte ultrakatolikoa zer den azaldu genuen gurean.
Gazte Feministon Astea
Gazte eragile feminista ezberdinek «Gazte Feministon Astea» antolatu dute. RKmeak, Negeak, Gasteizko Gaztetxeak eta GUET talde feministek, martxoaren 6an hasi eta 12an amaituko diren ekimen ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean. Besteak beste, Martxoaren 8an bloke ezberdinak egingo dituzte 20:00etako mobilizazio nagusiarekin bat egiteko. Gainera, larunbatean, «Jai Tematikoa» egingo dute Gasteizko Gaztetxean.
Bideoa:
«Contra la barbarie heteropatriarcal, Feminismoa zorroztu!», Gasteizko Mugimendu Feministaren bideoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!