Martxoaren 3ko memoria gunea «guztion artean» eraikitzeko beharra azpimarratu dute M3 elkarteak eta Memoria Garak, instituzioen arduragabekeriaren aurrean
Martxoak 3ko biktimen elkarteak sare sozialetan salatu du bi elkarteek prentsan egindako filtrazio baten bidez jakin dutela M3ko memoria gunearen patronatoan parte hartuko dutela. Kudeaketa eredua haiekin kontrastatu gabe hartu izana ere kritikatu dute, urte bete baitaramate prozesu amankomun bat eskatzen, instituzio eta eragileekin.
Ustekabean hartu dute M3 elkarteko kideek gaur, prentsara egindako filtrazio baten bidez, memoria gunearen patronatuan egongo direnaren berria, Memoria Gara elkartearekin batera. Antza, bi ordezkari izango ditu bakoitzak.
Urteak eman dituzte Gasteizko Martxoaren 3ko biktimen elkarteak eta Memoria Gara plataformak Martxoaren 3ko eliza memoria gune bihur dadila eskatzen. Duela urtebete iragarri zuten erakundeek (Gasteizko Udalak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Apezpikutzak) hala egiteko asmoa.
Urtebete igaro den arren, zehazteke zegoen oraindik nolakoa izango zen memoria gunearen kudeaketa eredua eta zer nolako partaidetza izango zuten M3 elkarteak eta Memoria Garak, baita gunearen eraketa prozesua nolakoa izango zen ere. Denbora guzti honetan, M3 elkarteak eta Memoria Garak prozesu amankomun bat egin dadila eskatu dute zentroaren edukiak eta sorkuntza prozesua definitzeko, eragile sozialak ere barnebilduko dituena, horiek izan direlako «M3ko memoria bizirik mantendu dutenak».
Martxoaren 3ko elkarteak, bestalde, zentroa kudeatuko duen organoan egon behar dutela ere eskatu du urte honetan instituzioekin egindako bileretan. Izan ere, memoria gunea kudeatzeko fundazio bat sortu behar da, eta fundaziotik patronatu bat atera, memoria gunearen irizpideak markatuko dituena. Hori da zentroa zuzenduko duen organoa.
Prentsako filtrazio baten bidez jakin dute gaur M3 elkarteak eta Memoria Garak patronatuan sartu dituztela erakundeek. Bakoitzari bi ordezkari aitortu dizkiote. M3 elkarteak sare sozialetan salatu duenez, baina, ez dute inolako dokumentu ofizialik jaso eta ez dute izango duten partaidetza mota haiekin inola ere kontrastatu. Dokumentu ofizialik izan arte partaidetza modua baloratuko ez duten arren, gogor salatu dute prozesua: «Esperpento instituzionalaren beste adibide bat: orain badakigu, egunkari bati egindako filtrazioagatik, nolako ordezkaritza izango dugun patronatuan. Hauxe da egia: EZ dugu inolako dokumentu ofizialik jaso organo horretan parte hartzea analizatu eta onartu edo ez erabakitzeko».
Hori gutxi balitz, salatu dute sare sozialetan, erakundeek prentsaurreko bat iragarri dutela gaurko, memoria guneari buruzko informazioa emateko, elkarteei inolako informaziorik helarazi gabe.
EL ESPERPENTO INSTITUCIONAL CONTINÚA: Ahora sabemos, por medio de una filtración a un periódico, cómo será nuestra representación en el patronato. La verdad es que NO hemos recibido ningún documento oficial para poder analizar y aprobar (o no) la participación en dicho órgano. 👇 pic.twitter.com/M2OEd1FCb1
— Martxoak 3 #M3moria (@Martxoak3) February 24, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!