Martxoaren 3ko manifestazioan Ertzaintzak izandako jarrera salatu dute Gasteizen, Amurrion eta Lemoan
Hainbat lagun identifikatu zituzten kalez jantzitako Ertzainek eta bi atxilotu. Desordena publikoak eta agintarien kontrako erasoa egotzi dizkiete.
«Manifestazio osoan zehar sufritu genituen Ertzaintzaren jarrera erasokor eta mehatxuak. Kalez jantzitako dozenaka polizia izan genituen inguruan momentu oro azken urteetako presentzia polizial handienetarikoa pairatuz», adierazi dute Gazte Blokeko bozeramaileek elkarretaratzean.
Hamarnaka pertsona identifikatu eta bi gazte atxilotu zituzten Ertzainek martxoaren 3ko manifestazioaren harira. Lehena, etxera bidean zihola; bestea, manifestazioa amaitu berritan. Bi gazteak polizia-etxera eraman zituzten. Salatu dutenez, ofiziozkoa ez zen abokatua izendatzeko eskubidea urratu zieten.
Ordu batzuk barruan egon eta gero aske utzi zituzten desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatuz. Gainera, kanpoan zain zeuden lagun eta senideak ere identifikatu zituzten, «zentzuzko arrazoirik gabe».
Ertzaintzaren jarrera, errepresioa, eta identifikatuak eta atxilotuak izan zirenek jasotako tratu txar eta eskubide urraketak salatzeko, ehundaka lagun mobilizatu dira gaur eguerdiko 13:00etan Gasteizen, Amurrion eta Lemoan.
Azken urteetan «konfluentzian eraikitako espazio bat» izan dela gogorarazi du Gazte Blokeak, eta «garaiko martxoaren 3ko memoria gazteon eta ikasleon artean transmititu eta orduko aldarrikapenak egungo garaietara egokitu» dituela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!