Martxoak 8aren atarian, motorrak berotzen hasiak dira Araban
Hiru aste falta dira Arabako milaka emakumek beste urte batez kaleak hartzeko. Herri eta auzoetan hasiak dira egunaren antolaketa lanekin. Arabako mobilizazio nagusia Gasteizen egingo da, 17:30etan San Anton plazatik abiatuta.
Agerraldia egin du gaur goizean Iruñeako Gaztelu Plazan Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Aurtengo martxoaren 8ko nondik norakoak aurkeztu dituzte bertan. 2018 eta 2019ko greba feministetan egin bezala kaleak hartzeko deia egin dute mezu «ozen eta argi» bat luzatzeko: «jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat».
Borroka feminista «beharrezkoa» dela eta feminismoan emakumeen autoantolaketaren «premia» azpimarratu dituzte: «Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu».
Martxoaren 8 honetan «kapitalismo basatiari, xenofobiari, faxismoari eta arrazakeria instituzionalari» aurre egingo dion eta, baita ere, eredu «zurrun eta errealitatetik urrun» gorputzen merkantilizazioa eta binarismoa borrokatuko dituen feminismoa aldarrikatuko dute.
Zentzu horretan, beste urte batez kaleak betetzeko deia luzatu eta mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea egin dute. Arabako mobilizazio nagusia Gasteizko San Anton plazatik abiatuko da arratsaldeko 17;30etan.
Antolatzeko deia
Arabako auzo eta herrietan mugimendu feminista hasia da martxoaren 8ari begira antolatzen eta hurrengo egunetan ere hainbat hitzordu daude deituak bide beretik Gasteizko Mugimendu Feminista ostegun honetan, otsailak 20, elkartuko da arratsaldeko 19:00etan Sorginenean.
Euskal Herriko Neska Gazteak ere hasiak dira egun horri begira prestaketa lanekin. Iragan ostiralean Gasteizko Talka espazioan burutu zuten eguneko egitaraua eta planteamendua prestatzeko asanblada eta aurki aurkeztuko dituzte xehetasunak.
Gasteizen gaude @TalkaGasteiz-en #M8 eta aurrera begirako erronken inguruan hitz egiten… Laster informazio gehiago! pic.twitter.com/DT3303U8p8
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) February 14, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!