Martxoak 8aren aldeko aldarriz jantzi dituzte Gasteizko estatuak
Gasteizko Mugimendu Feministak, martxoaren 8aren aldeko aldarriz jantzi ditu hiriko estatuak, Historia idatzi duten milaka emakumeen* memoria kolektiboa berreskurtzeko
Historia «androzentrismoan, kolonialismoan eta klasismoan» oinarritzen dela salatu du Gasteizko Mugimendu Feministak, hiriko estatua esanguratsuei emakume* aurpegi jarri eta aldarriz betez. Gasteizko historiak hutsune asko dituela azpimarratu dute ere «gizonek boteretsu eta zuriek, haien errelatuz idatzi eta eraikia izan da». Historia aldatzeko, emakumeon* memoria kolektiboa berreskuratzea ezinbestetekoa dela gehituz.
Martxoak 8rako motorrak berotzen
Martxoak 8aren atarian egitarau oparoa prestatu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Martxoaren 6an arratsaldeko 20:30tan, Abesbatza Feministak Talka proiektuan arituko da; ostean Gasteizko Gaztetxean egunari amaiera emango zaio Jaialdi Feminista ospatuz. Larunbatean, martxoaren 7an goizeko 12:00etan, Fray Zacarias kaleko Faroloian hasiko da Alde Zaharreko kaleetan barrena arituko den Kalejira Feminista, emakume txistularietaz lagunduta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!