Martxoak 8 Araban | Orduz orduko jarraipena
2019ko martxoak 8, beste egun historiko bat Araban eta Euskal Herrian. Milaka emakume* kalera ateratzera deituta zeuden, zaintza ardatz nagusitzat izango duen Greba Feministan. 24 orduko greba baten aurrean gaude, beraz, 00:00etan bertan hasi dira ekimenak. Gasteizko mobilizazio nagusia 19:00etan abiatu da, Iparralde Gizarte etxetik.
22:08 Talka plazan bildu dira emakumeak*
Jolaserako gogoa ere badute batzuek egun osoa eta gero. Sartu ez sartu…
21:30 Egunak eman duenaren errepasoa
Hala Bediko kideok, eguna amaitzeko, grebak utzi duenaren berri eman dugu irratian zuzenean
21:10 Antolakuntzako kideen balorazioa
21:00 EAJren egoitza morez margotu dute
20:55 | Horrela amaitu da arratsaldeko manifestazioa: bengalen artean, Talka proiektu feministaren mezua: «Ez gara inoiz joan».
20:30 | Arratsaldeko manifestazioak irudi hauek utzi dizkigu, besteak beste.
20:15 | Ekitaldia egin dute arratsaldean Aramaion.
Irratian zuzenean egin dute kronika Aramoiko emakumeek*
20:00 | Eguneko argazkietako bat, zalantzarik gabe: Frantzia kalea goraino eta hasiera eta amaiera ikusi gabe.
19:30 | Laudion ere manifestazioa egin dute arratsaldean: 1.000 emakume* inguru bildu dira.
Laudioko manifestazioaren hasiera#bizitzakerdigunean #AiaraldekoGrebaFeminista pic.twitter.com/yN7ExNdN1A
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 8, 2019
19:15 | Manifestazio buruan, emakume* nekazariak eta traktoreak: Mugimendu feministak hauen lana azpimarratu nahi izan du. Horren aurretik, neska* gazteen blokea iritsi da.
19:00 | Eguneko manifestazio nagusiaren aurretik, grebaren balorazioa egin du Mugimendu Feministak.
18:55 | Goizak utzitako irudiekin bideoa osatu du Hala Bideo-k.
18:45 | Arabar Errioxan ere Greba Feminista presente: ehunka lagun bildu dira arratsaldeko manifestazioan Oionen.
18:35 | Arratsaldeko manifestazio nagusia hasi aurretik, ekimen antiarrazista egin dute Gasteizen, Olagibel kalean kokatuta dagoen Espainiar Gobernuko Ordezkaritzan.
18:15 | Gasteizko Greba Feminista iruditan. Hala Bediko emakumeek* kaletik informatzeko ardura hartu dute gaurkoan. Hona hemen egunak orain arte utzitako irudiak. Galeria osorik ikusteko klikatu hemen.
17:51 Gasteiz, Alde Zaharreko emakumeek* arratsaldeko piketea egin dute.
17:43 Lautadako greba feministaren kronika:
16:30 Gorbeialdeako emakumeen* kronika:
15:09 Elkartasun keinua Gasteizko emakumeen* aldetik bazkaltzeko tartean
14:55 Gasteiz, greba feministaren goizeko kronika:
14:50 Arabar Errioxako greba feministaren kronika:
14:32 Zuia eta Urkabustaizeko goizetako ekintzen ondoren, Gorbeialdeko emakumeak* bazkaltzeko elkartu dira.
14:23 Gasteizen, emakumeak* Santa Barbara Plazan biltzen hasi dira bazkari autogestionaturako.
14:04 Mendialdeako emakumeek* mobilizazioak egin dituzte eguerdian Maeztun eta Kanpezun.
13:15 Oiongo kaleetan manifestazioa egin dute Arabar Errioxako emakumeek*.
13:00 Aiaraldeako greba feministaren kronika:
12:40 Gasteizen, ekimen antifaxistak ehunka emakume* bildu ditu.
Olagibelen eserialdia egin dute.
Inaute igaro berrietan bezala, emakumeek* su eman diete asmo gaiztoko pertsonaiei, ekimen antifaxistaren baitan: «Feminismoak zuen faxismoa garaituko du». Eskuineko irudian agertzen diren horiek errauts bihurtu dituzte.
Espainiako Gobernu delegaritzaren aurreko eserialdiaren kronika:
12:30 Orozkon ere kalera atera eta herria apaindu dute.
Iturria: Aiaraldea.eus ataria.
12:15 Mendialdeako greba feministaren kronika.
12:10 Agurainen «Bizitzak erdigunera!» aldarri egin dute.
12:00 Ekimen antifaxistarako prest daude emakumeak* Gasteizko Plaza Berrian, eta Andre Mari Zuriko «El coño» eskultura ere apaindu dute gaurko.
11: 30 Aiaraldeako emakumeak* kalejiran atera dira goizean goiz, aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez.
Kalejira Amurrion egin dute, eta azpiko irudia Laudion atera du Aiaraldea atariak.
11:15 Giza katea egin dute Parlamentuan, «Menos discursos, más recursos!» oihu artean, eta neska bat atxiki du poliziak.
Atari batean sartu dute, eta neska babesten ari ziren emakumeak* kolpekatu ditu Ertzaintzak. Udaltzainak kolaborazioan ari dira ertzainekin.
11:00 Gasteizko Bulebar merkatalgunea hartu dute hamarnaka emakumek*
Saltokiak eta dendak ixteko piketeak antolatu dituzte, eta lortu dute batzuek atea ixtea ere. Kontsumo basatiaren kontra egitera eta edertasun kanonak deseraikitzera ere deitu dute.
10:50 Bake kalea moztu dute emakumeek*
Jazarpen poliziala gero eta nabariagoa izaten ari da.
10:30 Liskarrak Ertzaintzarekin Corte Ingleseko ateetan
Zuzenean kontatu digute irratian. Hemen entzun dezakezu:
10:15 Presentzia polizial nabarmena salatu dute
Goizean zehar hainbat izan dira Udaltzaingoak eta Ertzaintzak identifikatutako emakumeak*. Jazarpen polizial handia salatu dute grebalariek.
10:00 Piketeak Corte Ingles eta Boulevardean elkartu dira
Ertzaintza Corte Ingleseko sarrera oztopatzen ari da, emakumeak* bultzatuz.
09:45 Maeztun eta Kanpezun kotxe karabana batekin hasiko dute greba
09:30 Auzoetako komertzioak ixten ari dira, kontsumo grebaren baitan
Kontsumoa izan da aurten ere grebako ardatzetako bat. Irekita dauden komertzioetan sartu dira.
09:15 Aiaraldean ere greba hasi dute
Goizean goiz egin dute kotxe karabana Urduñan. Amurrion ere kalera atera dira emakumeak*.
#M8GrebaFeminista-rako berotzen!! pic.twitter.com/3RqmPYn7tv
— Urduñako Mugimendu Feminista (@UrdunakoM) March 7, 2019
Honela hasi dugu Amurrion #M8GrebaFeminista !#bizitzakerdigunean #AiaraldekoGrebaFeminista pic.twitter.com/9NqbDUQXmU
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 7, 2019
Jendetza batu da Laudioko kazeroladara! “Emakumeak* kalera, zaintza greba!” #M8grebafeminista #AiaraldekoGrebaFeminista #bizitzakerdigunean pic.twitter.com/ke4DzpgUnC
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 8, 2019
09:00 Piketeak auzoetan
Auzoak goizean goiz esnatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Zaramagan emakume* bat identifikatu du kalez jantzitako Ertzaintzak.
07:30 Kirol taberna zikindu dute. Leihoan mezu hau irakur daiteke: «Bebida favorita: Lágrimas de macho herido».
23:30 Kazeroladak auzoetan
Gasteizko hainbat auzotan kazeroladak deitu ditu Mugimendu Feministak greba bezperako iluntzean. Presentzia poliziala nabaria izan da. Adurtza auzoan, protestan zeuden hainbat emakume* identifikatu ditu Ertzaintzak eta Mozal Legearekin mehatxatu ditu, Mugimendu Feministak jakinazari duenez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!