Martxoak 3 eta Memoria Garak lortu dute instituzioek akordioa bermatzea
Goizeko lehen orduan oharra igorri dute Martxoak 3 elkarteak eta Memoria Garak, Memoria Gunearen proiektuan inplikatutako instituzioei eta talde politikoei zuzendua. Ohar horretan eskatu dute 2021ean adostutako kolaborazio-hitzarmena beteko dela bermatzeko, azken asteetako «deklarazio kontraesankorren eta sortutako deskonfiantzaren aurrean».
Elkarteek esan dute, gainera, ez zutela memorialaren fundazioaren estatuturik onartuko -berriki instituzioek egin dieten proposamena-, hitzarmena beteko dutela «publikoki eta sinatuta» adierazi arte.
Ordu batzuetako tentsioaren ondoren, jaso dute erantzuna: Eusko Jaurlaritzak sinatutako dokumentu bat helarazi du eta ontzat eman dute elkarteek, «konpromiso instituzionalaren lehen berme gisa».
Adierazi dute, hala ere, «oso adi» jarraituko dutela, «akordioa osorik bete dezaten eta prozesu honetan benetan parte hartuko dugula berma dadin».
🎯Hasta que no exista esa garantía de que el acuerdo adjunto, propuesto por las instituciones y aprobado por Martxoak 3 y Memoria Gara, se va a respetar en su totalidad: NO aprobar los Estatutos de la Fundación.
Firmado #Martxoak3 elkartea & @MemoriaGara pic.twitter.com/A4zf3HXnZL
— Martxoak 3 #M3MORIA (@Martxoak3) February 24, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!