Martxan da Herri Unibertsitatea
NUPeko, Leioako,eta Ibaetako ikasleek egingo duten bezala, Gasteizko Kanpuseko ikasleek Herri Unibertsitateez gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute asteartetik hasita. Bertako taldeak egitarau oparoa antolatu du Kanpusean bertan ostegunera arte: “Indarrak bateratuz gure gaitasunak areagotu eta nazionalki aurre egiteko zenbait auzi mahaigaineratuko ditugu”.
Guztira, 20 ekimen baino gehiago egongo dira otsailaren 19tik hasita: tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak, hizkuntzaren edo inetrnazionalismoaren inguruko hausnarketak… Hitzaldi guztietan itzulpen zerbitzua egongo da (abisatzeko: jaikialdia@gmail.com) eta otorduetarako bonoa Letretako Kafetegian eskuratu daiteke.
Ezin ahaztu, bestalde, Gasteizko Errektoreordetzak eta Dekanotza taldeak Herri Unibertsitatean aurrera eraman ohi diren itxialdiak debekatu dituela, baina hauek egitarauan agertzen dira: 1.700 sinadura bildu dituzte debekuari aurre egiteko.
Indarrak batzeko, ordea, Herri Unibertsitate Nazionala egingo dute otsailaren 26an eta 27an Leioan.
- Egitaraua osorik:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!