Martxan da Euskal Herriaren aldeko nazioarteko V.en astea
ENTZUN:{audio}euskal herriaren lagunak.mp3{/audio}
{simpledownload href=mp3/euskal herriaren lagunak.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunak nazioarteko elkartasun dinamikaren baitan egingo da Elkartasun Astea otsailaren 20a bitartean. Gaur Bilbon azaldu dutenez, ehun ekitaldi inguru antolatu dituzte, «Eskubide zibil eta politikoak Euskal Herriarentzat. Autodeterminazioa orain» lelopean. Elkartasun Astean hainbat eragilek hartuko dute parte eta Europan bira egingo dute eta Euskal Herriko egoeraren berri emango dute, hala nola gazteek, presoek edo internazionalistek pairatzen duten kriminalizazioa, besteak beste. Ezker abertzalea, Etxerat, Udalbiltzaren elkartasun sarea, gazte independentistak, Askapenako auzipetuak, Elkartzen, TAT, Ikasle Abertzaleak eta Gite-IPES dira, beste batzuen artean. Abian de prozesua ere jorratuko da Elkartasun Astean eta Gernikako Akordioa gizarteratu eta ezker abertzalearen legeztatzea aldarrikatuko dituzte. Antolatzaileek Milanen otsailaren 26an egingo den manifestazioa nabarmendu dute bereziki, nazioarteko elkartasunaren adibide. Iaz 3.000 lagun inguru bildu ziren, eta aurten gehiago espero dituzte, eta horregatik dei egin diete «nazioarteko Euskal Herriaren lagun orori eta Euskal Herri lagileari» mobilizazio horretan parte har dezaten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!