Marta Luxan: «Jaiotza tasak leku guztietan apalak dira eta ondorioz, migrazioen araberako hazkundea dugu»
Ustezko "euskal arazo demografikoaz" hitz egin dugu Luxan Demografiako doktorearekin, zenbait mito hausteko.
Euskal Herrian jaiotza tasa baxuegiak ditugula, gizartea zahartzen ari dela, pentsioen jasangarritasuna, migrazioaren onurak edo arriskuak… euskal demografiari buruz asko hitz egin da azken asteetan, eta gobernutik neurri berriak aurkeztu dituzte jaiotza tasa apalei aurre egiteko.
Marta Luxan soziologo eta demografian adituarekin hitz egin dugu, galdetzeko ea zenbateraino den arazoa Euskal Herriaren egoera demografikoa. Jaiotza eta heriotza tasetan baino, bizi baldintzetan eta bizi iraupenaren demokratizazioan jartzen du arreta Luxanek eta, bizi garenok bizi garela, modu duinean egin ahal izatea hartzen du lehentasuntzat.
Jaiotza eta heriotza tasez, pentsioez, migrazioaz eta beste hainbat konturi buruz aritu gara hizketan Marta Luxanekin. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Marta Luxan: "Jaiotza tasak leku guztietan apalak dira eta ondorioz, migrazioen araberako hazkundea dugu"00:34:39
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!