Markos Lezaun (Eurocopa Honi EZ): «Gizartearen esparru guztietan kapitalaren eraso bat da»
"Bilbao 2020 Eurokopa Honi Ez" plataformaren aurkezpena burutuko da gaur arratsaldeko 20:00etan Sumendi Espazioan:
2020ko ekaina eta uztaila artean Eurokopako 16. edizioa ospatuko da. Espainiako futbol federazioak txapelketaren hainbat partidu Bilboko San Mames futbol zelaian jokatzea proposatu zuen eta horrela izatea erabaki dute.
Horri aurre egiteko, martxoan «Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez» plataforma sortu zen eta ordutik Eurokopak ekarriko dituen ondorioak azaltzeko eta plataforma ezagutzera emateko hainbat aurkezpen burutu dituzte Euskal Herrian zehar.
Honen inguruan hitz egiteko, plataformako kidea den Markos Lezaun izan dugu Hizpidean. Aipatu du, ondorioetan pentsatzean, zuzenean burura etortzen zaiguna Espainiar Selekzioak Bilbon jokatuko duela izan daitekeela, edota Euskal Selekzioak ezingo duela egin. Baina nazio auzia izateaz haraindi, esparru guztietan kapitalaren eraso bat izango dela azaldu du.
Auzi internazionalistaren eragina Turkia edota Israel bezalako herriek jokatuko dutelako emanen da. Genero auziari ere eragingo dio, futbolero eta jarrera matxistez beteko direlako Bilbo. Horrez gain, errepresioaren gorakada emango da eta hiria faxistez beteko da, hala nola, Suitza, Polonia edota Espainiako ultra eskuindarrekin.
Bukatzeko, gaur arratsaldean Sumendi Espazioan egingo den aurkezpenerako gonbidapena zabaldu du.
-
Hizpidea: Markos Lezaun (Eurocopa Honi EZ): "Gizartearen esparru guztietan kapitalaren eraso bat da"00:09:34
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!